IBON IPARRAGIRRE BURGOAn aldeko mobilizaziñoik jarraitzen dabe

Gaur eguerdixan Alamedan batu gaz osteabe beran berehalako askatasune eskatzeko. Neguko egueldixe bete beti sartu dan asteburun be han eon gaz pankarta atzin.

1

Bide mozketa bat be eindabe ezezagun batzuk aldarrikapen bardiñaz, kate bat zintzilikatuz bide erdixan (Magdalena auzo aurrin)  eta pankarta bat zabalduz IBONen etxeratzi eskatzen, auto illarak eindiz bi norabidetan.

Bide mozketi IBONen askatasune eskatzen 2017-11-05

Beste herrixetatik be jaso dou argazki gexa IBONen askatasune eskatzen ein dizen ekitalditakuk. Durango, Santutxu, Barakaldo…

Durangon IBONen alde enkarteladi

SANTUTXUn IBONen alde

azken ostirala urria 2017 BARAKALDOn

 

Abenduak 9 DENOK PARISERAT! Herrixan aurkeztu de mobilizaziñoi!

Gaur eguerdixan goiko zinako sarreran einddan ekitaldi xumin aurkeztu de Abendun 9an Parisen burutuko dizen mobilizaziñoi. Bertan puzzle bateaz prosezu irudikatu eta bake artisaun bideukin azaldu de mobilizaziñoi honek dakarren garrantzixe. 

Ekitaldixan esan dan modun garrantzi handixe dauke Paris betetik, azkan astitan pauso nabarmenak emon diz estatu frantsesa eta iparraldin sortu dan laneako maxan…

Herrixan KULIXKAN, KURIKEN eta ZURRU-MURRUN apunta bihir de autobusin, treneko leko mugatuk be egongo ei diz, baine informaziñoi gexa jaso ahala jungo ga detallik eta datuk emoten!

Ekitaldixe ondo amaitzeko GATZ herriko taldik kanta eder bat josku!

KOMIKI Erakusketi Etxelilan Azaruk 2txik 15ea, ITZIAR MORENOn (presun) lanak.

Eraikiz Kolektibun eta 7 Mujeres en Movimiento elkartin eskutik, azarun 2tik 16ra “Emakumea, sexualitatea eta kartzela” erakusketi eongo da ikusgai Etxelilan. Bertan, Roanne kartzelan preso dan Itziar Morenon komiki lanak ikusi leike.

Eraikiz Kolektibun helburu nagusixe sorkuntza artistikun bidezko boteretze pertsonal eta soziala sustatzi de, emakume sortzailiai elkarlanerako proiektu bat proposatuz, hausnarketa feministi eta bere sorkuntzin bidez emakumik gure gizartin pairatzen daben diskriminaziñoi ikustarazteko. Kolektibun lehentasune, artea bitarteko transformaziñoi sustatzi de, zailtasun sozialan dazen artistai aukeri emanaz. Bazterretan kokatzen dizen emakumiai ahotsa emon nahi dotze, kartzelan preso dazenai kasu honetan.

1

IKASTARU: Angela Davisen “Emakumeak, arraza eta klasea” liburu sakontzen

2

 Irakasli: Danele Sarriugarte Mochales (liburun itzultzaili)

Gaxe: Liburu mamitsu eta eragin handiku de Emakumeak, arraza eta klasea. Ikastaro honetan nahi dabe edukixak sakonaua landu, sasoiko beste pentsalai eta idazle batzun lanakin lotu, eta, azkenik, gaur egungo egoeriai erreparatu. Liburuk gurin ixan daben harreriai buruz be berba eingo dou.

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila