KOMIKI Erakusketi Etxelilan Azaruk 2txik 15ea, ITZIAR MORENOn (presun) lanak.

Eraikiz Kolektibun eta 7 Mujeres en Movimiento elkartin eskutik, azarun 2tik 16ra “Emakumea, sexualitatea eta kartzela” erakusketi eongo da ikusgai Etxelilan. Bertan, Roanne kartzelan preso dan Itziar Morenon komiki lanak ikusi leike.

Eraikiz Kolektibun helburu nagusixe sorkuntza artistikun bidezko boteretze pertsonal eta soziala sustatzi de, emakume sortzailiai elkarlanerako proiektu bat proposatuz, hausnarketa feministi eta bere sorkuntzin bidez emakumik gure gizartin pairatzen daben diskriminaziñoi ikustarazteko. Kolektibun lehentasune, artea bitarteko transformaziñoi sustatzi de, zailtasun sozialan dazen artistai aukeri emanaz. Bazterretan kokatzen dizen emakumiai ahotsa emon nahi dotze, kartzelan preso dazenai kasu honetan.

1

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Kartzeletatik / Deserrittik, Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.