Eguen honetan (azarun 23) 19:00etan Zaldupeko zubitxik GIZA KATIK urtengo dau herri guztintzir. Deialdi hau Iparra galdu baik eta Sare k deitxu dabe.
IBON ETA DANAK ETXEA YA!
Azarun 21in ixango da lelengoko emanaldixe eta Abendun 4an azkana. Azpixan ikusikozuen latxeik egunak, ordutegixak eta ipuin kontalaxak zeintzuk ixango dizen argitzen dau kartelak. Anima eta hurreatu ipuinak entzutea.


Hizlaixak: Ana Porroche-Escudero (Antropologo feminista Lancasterko Unibertsitatean) eta Mari Luz Esteban (Antropologo feminista Euskal Herriko Unibertsitatean)
Hitzaldixaz: Jatorriz katalanez sortutako liburu hau laster itzuliko da gaztelera, eta bularreko minbizixe hizpide, berau aurkezten eongo diz Ondarrun bertan parte hartzen daben Ana Porroche-Escudero eta Mari Luz Esteban. Liburu bularreko minbizixe ikuspegi feminista batetik birpentsateko gonbidapena da. Ikuspegi ezberdinetatik (mediku, aktibisti, bizipen pertsonalana, zientzia sozialetaku,…), hainbat adituk hausnarketi sustatu eta eraldakuntza sozial zein pertsonal prozesuk piztu nahi dabe beronen bidez. Etxelilan be, hausnarketa zein eraldakuntza prozesu horreta batzeko aukeri eukiko dou.
Antolatzailli: Berdintasun Saila – Etxelila
“Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika!”hori de aurten ibiliko dan lelu. Bixak azarun 20xan hil zitxuezen, Santi Brouard (1984an) eta Josu Muguruza (1989an). Euskal Herrixan askatasunan aldeko militantik ixan zin. Borrokalari nekaezinak, elkarrizketetako pertsona iraixak, pediatri bata, kazetarixe besti; buruzagi karismatikuk, diputatu; independentistak, sozialistak; guraso, lagunak, burkidik: herrixan militantik, finin. Omenaldi nausixe Bilbon engo batze be manifestaziñoi baten bidez, Lekatxon be ekitaldi xume bat eingo dabe eguerdiko ordu batetan.

Hau bilboko deialdixe:
Gure herrixan ohiku dan modun asteburun ekimen eta deialdi ezberdiñak euki douz!
Baixakun FARC-EP (Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común) kolonbiko bake prosezun sortu dan partidu politikuko militante gazte bat eon zan gaztetxin. Kolonbiko errealitati azaldu eta aurrea begirako iritzixe emoten, oso interesgarrixe ixan zan eta gu han eongiñan.
Zapato goxin Ikasle abertzalik deitxute eskualdeko manifi eon zan Ibon eta gaxoik dazen presun alde!
Atsaldin, I.Jose Mari Naberan Herri krosa eon zan Zubi zahar herri ikastolin 50.urteurrena dala eta. Bertan hainbat launek parte hartu ben eta giru ezinhobi ixan zan.

Hamen argazki gexa: EIN KLIK!
Domeka eguerdixan barriro be IBONen askatasune eskatzen batu ga pilo bat jente! IBON eta DANAK, ETXEA!
Astero modun senidik eta lagunak ehunke kilometro etxen jarraitzen dabe eurak matxe dabena ikusi ahal ixateko! Hau Castellonetik bixaldu dosku!
Eta honek MIRENTXIN gidarixak bixaldu doskuezenak Alboloteko (Granada) espetxetik, Granadatik! Milesker mirentxinei borondatez familixai eta lagunai bidi errezteko etxen daben bihar guztiatxik!
Zeuk be herriko ekimenetan parte hartu eta argazkixak atateko ohitxuri badakazu… BIXALDU :otzara@hotmail.com helbidea!

Alamedan batuko gaz beste behin be helburu argi bateaz, IBON ETXEA eta BIXIK pankartin atzin., eguerdiko 13:00tan Iparra Galdu Baik plataformin deixai jarraitxuaz.

Ongo astin be toki ezberdiñetan mobilizaziñoik etxen jarraitxu dabe beran askatasune eskatzen: Beasain, Madril, Donosti …




Azarun 20xan Prekaritatin aurkako ekimen ibiltarixe allako da Ondarrure. Lan duine bizi duine lemapin, Itsasaurren eongo gaz 10:00tatik 14:00ta eta 17:00tik-19:00ta Alamedan. Bertan prekaritati azalin pairatzen dabenn langilin errealitatik ekarriko dou gogora eta batxe be arrantza mundun lan etxen daben langillin aldarrikapenak.
Formatu berezixe dauke ekimen ibiltari honek. Furgoneta, karpa, arrantziai buruzko erakusketi, prekaritati borrokatzeko tallerrak, etorkizuneko arrantzin alde ekimena eta konzentraziñoi…


Hamen dakazue asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegixak.
