IRLANDA, FLANDRIA, SUEDIA, LETONIA, GALIZA, KATALUNYA eta EUSKAL HERRIKO europar parlamentaxun eskakizune da azpixan ikusi eta entzungo dozuena.
Month: azaroa 2017
Abenduak 1 (baixaku) Hitzaldixe + Erakusketin inauguraziñoi: “King Kong Teoria” eta “King Kong Ehiza” ETXELILAn

Hizlaixak: Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Ainara Lasa
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila
Gaxe: Virginie Despentesen “King Kong teoria” euskeratu dau Itziar Diez de Ultzurrunek eta Eskafandra bilduma feministak argitaratu dau. King Kong teoria saiakerak, feminismun barrun, begirada erradikal eta kritiko bat dakar. Despentesek 2006an emon ban argitxa, hain zuzen Frantziko Estatu Kontseiluak Baise-moi filma zentsuratutzenetik sei urtea. Eta momentun berebiziko arrakasti euki ban. Ez alferrik, gizonkexan kontrako saiakeri bortitz bat ixatiaz gainera, feminismo kontserbadorin oinarrixak durduzarazi dituen liburu de. Despentesek bere bixipenetatik abiatute osatu dau saiakera hau, hau de, prostituziñoin jardun eta bortxatu ixan ondotik jabetu zenaren gaineko saiakera gordin eta sakona dakar liburuk.
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel euskeraz argitaratu berri daben Despentesen liburun gainin arituko diz. Ostin, Ainara Lasak liburu berin oinarritutako “King Kong Ehiza” erakusketi inauguratuko dau
Abenduak 2 (zapatu) ENERGIA BURUJABETZAN ihardunaldixe Berritxuko kultur etxin

Lea Artibain beste haize bat dabil!
EUSKERIN EGUNE dala ta (Ab 3) asteburu ekintzaz beteta dator

Abenduak 2 (zapatu) TXILIXOKA EGUNE Ondarrun
Musiki gustoku badozu eta Ondarrutarra baza ezin zeinke galdu egun hau. Egun guztin tzir entzungo diz herriko musika sortzallin lanak Alamedan (leku aldaketi egon dalako) ipini dan karpan. Eguerdixan marmitxako jana be eongo da (tikik ANAITAN egongo diz saltzen) eta egune amaitzeko Gaztetxin jarraitxuko dau jaxak. Jai hau TXILIXOKA MUSIKA KOLEKTIBUK antolatu dau
Azaruk 30 ( eguena) dokumentala Etxelilan: Las mujeres decididas
Dokumentalaz: El Salvadorren eta Hondurasen haurdunaldixe eteteko eskubidiai buruzko dokumentala. Egutegixe: Azaroak 30 Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila.
Antolatzaili: Boga-Boga Elkartea

“Zertaz eta zertarako erabaki?” HITZALDI PARTEHARTZAILI, Eguena(az30) 19:30etan Kofrai zaharrin.
Abendun 9 xan gu PARISea guz eta zu?
Bakearen artisauen mugimenduk abendun 9rako (zapatu) PARISen mobilizaziñoi erraldoi bat antolatu dau “Denak gara bakegileak. Orain presoak” lemapin. Bertan, Euskal preso politikuai aplikaten dotzen salbuespen neurrixakin amaitzi eskatuko da. Parisea juteko tren zerbitzuk beteta dazenez, ONDARRUtik autobus zerbitzu antolatu de eta ixena emoteko epi Abendun 3 an amatxuko da.
Abendun 9 xan Parisen eskaera argi bat plazaratuko da, euskal presuai aplikatzen gakuen salbuespenezko neurri onartezinak kentzeko eskaeri egingo da: presun hurbilketi, gaxo dazen presun askatzi, baldintzapeko edo behin behineko askatasun neurrixak hartzi. Berehalako neurri horrek presun gaxan konponketa integralan lehen urratsa ixango da. Bake prozesun inplikatzi eskatuko gako batxe be Frantziko Gobernuai. Abendun 9xan PARISen eongo dan egitarau erakustetzuau azpixan.

ELKARTASUN ZOZKETAKO zenbaki saritxuk!
Azaruk 27 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: GRAFENOA
Zientziaren giltzak elkartik antolatu dau hitzaldixe eta hizlari lez AMAIA ZURUTUZA ELORZA kimikarixak eingo dau berba. Gogoratu 18:30tan puntun hasiko dala ta beste alde batetik zuzenin ahalko dala ikusi periscopetik @zientziarengiltzak.


Gaur eguerdixan einddan elkartasun zozketako zenbaki saritxuk honetxek di!