IBON IPARRAGIRRE BURGOAn aldeko mobilizaziñoik jarraitzen dabe

Adibidez, ongo baixakun (urrixak 27) LEKATXOn manifi antolatu dabe IBON BEHINGOZ KALEA!! lelopin.

IBONen aldeko manifi Lekitxon 2017-10-27

eta herri ezberdiñetatik irudixak jasotzen jarraitzen dou. Hamen Iparraldin (URRUÑAn) eindako ekintzaku.

URRUÑAn IBONen aldeko ekintzi

Beste hau ASKEROCKen kontzertutan (GASTEIZen) atataku asteburun.

Askerock 2017-10-21 IBONeaz bat

Gasteizko unibertsidadeko paretetan ikusi leikena:

Eta amaitzeko ONDARRUko paetetan ikusitxaku gaur bertan

IBON, JO ta KE BESARKATU ARTE Kartela

 

Azarun 18, JOSE MARI NABERAN Herri Krosa antolatu dau ZUBI-ZAHAR herri ikastolik 50.urteurrenan ospakizunetan

ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50.urteurrena antolatzen dabillen taldik Azarun herri krosa antolatzi pentsa dau eta JOSE MARI NABERAN HERRI KROSA ixena eukiko dau (Ikastolako atletismo taldin sortzallin omenez). Karreri Azarun 18 arratsaldin ixango da eta 3 ibilbide eukikotxu, 2 umintzako ixango diz, egunin bertan ixen emotiaz batea 2 euro lagako dabe elkartasun kutxan eta kutxa hori herriko KARENKA elkartiai emongo gako .Hirugarren ibilbidin parte hartzeko “herrikrosa” Webgunin apuntatu birde 10 euron truke. Dortsalaz eta kronometratute ixango da, sailkapenak emongo diz eta sari banaketi eongo da. Anima eta hartu parte!

Jose-Mari-Naberan-herri-krosaren-aurkezpena-1

  • Argazkixe Lea-Artibaiko Hitzatik jasota

IBON ETXEA! BIXIK! manifestazinoiko irudixak

Gaur ehunke laun batu ga Ondarruko kalitan Ibon Iparran egoera terminalan aurrin estaduk eta agintarixak dakarren bengantza politiku gelditzeko eta Ibonen berehalako askatasune eskatzeko!

Leku ezberdinetako jenti be ikusi dou herriko kalitan, eta udala ordezkatzen daben alderdi bixak (Eh Bildu eta EAJ) plenun ahobatez onartu ben gaurko mobilizaziñoin parte hartzi eta pankarta burun atzetik jun di.

14

Amaieran, plaza musikan batu ga eta Iparra Galdu Baik eta senidik Ibonei buruz dakarren albiste gitxixak emotxuez. Gaur manifan eon ezin ixan dan herritxar baten hitzan grabaziñoi bat be ipini dabe, benetan Ibon zelaku dan ondo baino hobeto definiuten!

Gotzonek, Ibonen anaxik, esan dau “iñoix baino beharrezkua da Ibonentzat eta gutzat beran etxeratzin aldeko borroka honetan onarte modun tinko manteniuti”

IBON ETA DANAK BIXIK ETXEA!

IBON IPARRAGIRREn aldeko elkartasun keñuk zabaltzen

Esate bateako atzo LEKATXOn ospatu zan 40. Euskal zinema billerako irabazlik (Begoña Vicario) zine zuzendaxak beran premixu IBONei eskeiñitzan.

3

Beste irudi hau IRUÑAko kale baten atataku de, bertan IBONen egoeriaz kezkatute deialdixak daz etxen kalea urteteko

IRUÑAn pankarti IBONen alde 2017-10-19

eta hau jentin erantzune

IRUÑAn Ibone alde 2017-10-20

ERROMOtik be irudi honek bixalduzku Iñakik: Erromon be Ibonen egoeraz kezkatuta gauz.

ERROMO 1

ERROMO 2

Amaitzeko gogoratu gaur eguerdixan ordu batetan urtengo dauela manifik IBON ETXEA BIXIK!! lelopin Alamedatik.” Gero near etxik ez dabelako balixo”, gaur danok KALEA!

Urriak 26 (eguena) Ondarruko LAB kidin herri batzarra

Ondarruko LAB sindikatuk ohar hau pasasku:

Kurtso barri bat hastea guz eta ongun Ondarruko LABeko taldik, afiliatu guztikin asanblada egin nahi dau aurrin dakauena guztiokin konpartitzeko. Honako hauek ixango diz landuko dizen gaxak:

  • IX. Biltzar Nagusiko ondorixuk, batez be herrixetako antolakuntziai begire.
  • Ondarruko taldin aurkezpena
  • Lan osasune: hilleko azkan zapatuko ekimena
  • Zeintzu gai landuko beharko ban LABek Ondarruko herrixan zure ustez? LAB kidin batzara 2017-10-26
  • Gogoratu batzarra arratsaldeko 7 retan hasiko dala Ikastola kalea 2 behean (LABeko egoitzan). Zu behar  zatxuau, anima, etorri, parte hartu, iritzixak emon, ein….

 

Urriak 26 (eguena) ARINGAINGAN gunin aurkezpena ETXELILAn

aringaingan urriak 26

Aurten be Aringaingan parte hartze guni eongo da, Arantza Burgoak dinamizatute. Kirola boteretze tresnatzat hartute, parte hartze gune honek emakumin ahalduntzi bultzatuko dau gorputz mugimendun bitxartez. Alde batetik koordinaziñoi, oreki, erresistentzixi, inddarra, bizkortasune, malgutasune, norbere gorputzan ezagueri, mugimendu gaitasunak eta abar landuko diz. Bestetik, emakumik espazio pribatutik publikoa irtetea bultzatuko dotxu, partaidin arteko harremanak eratzi ahalbidetuz, erraztuz eta inddartuz.

 Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbesteku maila jakin bat euki beharrik, edozeinek ahal dau parte hartu, iraixe da, eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz dinamizatzailin eskutik.

Gogoratu eguenin hillak 26  arratsaldeko 7 retan Etxelilan, Animatu parte hartzea!

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila