Baixako gabaz 23:00 puntun, Turrunaz eta bolanderakin batea hasi eta ixe 23:10 earte eon giñan Ibon eta gainontzeko preso gaixun ASKATASUNE eskatzen kazularak, potuk, adarrak, bolanderak, musika instrumentuk… joten. Ezgatxue entzun nahi, baine entzun gatxuen eta entzungo gatxue! IBON ETXEA!!!
Month: ekaina 2017
15 hile ETXETIK KANPO!
Danok gogoratzen douz 2016ko martxun herritxar guztik era batea ero bestea ikutu gatxuen gertaera latzak. 150 familixa baino gexa etxetik kanpoa geatu zin kamiñaldeko mendixe jausten hasi zalako.
Urtebete eta hile batzuk pasa diz eta egoeri nabarmen hobetu arren ondio familixa batzuk kalin jarraitzen dabe ta obran finantzixaziñoin gora behera instuzionalak daz.
Batzuk (ondo dakiau zeintzuk) hauteskunde usañe euala ta, han etorri zin drone-Akin mendixan egoeri entera eta familixai elkartasune erakustea. Baine erdaldunak esaten daben morun… “A la hora de la verdad…” herritxarrai jamonik ein baik obrak nahi ez finantzixata dabiz.Argi geatu de batzuk herritxarran behar ixanak alde batea lagata dabizela, eta prest dazela gure herrixe urte askotako obra batek hipotekata laateko, horrek suposatuleiken kaltiaz, adibidez herrixan planteata dazen proiekto asko atzea botati eta beste barri batzuk ezin ein ahal ixati diro faltiatxik.
Hamen lagaten dotsuau udalan azkan adierazpenak:
Guk argi dakau Ondarru herri solidaxu dana, horren adibide herritxarrak euki daben prestutasune euran etxik laga, esko bat bota, anima, mobiliza eta erozetako prest dala erakusteko.
Eta gaurko deialdixe etxeko hauxe zabaldu dau SAIÑAZIO MENDI AZPIXAN auzotar gestorik:
San Iñazio kaleko etxitatik, lokaletatik eta lurretatik kanpo 15 hilabete daruaela akorda eraitxeko, Saiñazio 40 eta 46 artin batzea deitzetsuau herritxar guztioi, ekaiñan 10in, zapatoz, goxeko 11etan, lepoko gorrixakin.
Janari bilketi ekainan 12txik 16re herriko ikastetxitan
Danonartin Elkartik “Janari bilketi: Ikasle bat=Esne bat” kanpaini ipiniko dau martxan Ondarroako ikastetxitan ekainan 12tik 16re

Baixaku (ekainak 9) BURRUNBADI! IBON ASKATU!
Baixakun gabeko 11 etan turrunaz batea ata balkoire kazularak, sartañak, potuk, adarra, tronpeti… eta ATA ZARATI! ENTZUNGO GATXUE! IBON ETXEA!


Domekan (ekainak 11) MANIFESTAZIÑOI Bilbon, IBON KALEA!!!
Domekan (ekainak 11) 12:30 xetan BILBON eliptika plazatik hasitxe, IBONei bixi eraitxen dazen egoeri salatu eta GAXOIK DAZEN PRESO guztin askatasune eskatukou!
Ondarrutik autobuse 11 etan urtengo dau ZALDUPETIK. apunta ANAITAN ero KULIXKAN!


Eguenin (ekainak 8) 22:30etan, Gazte asanbladakuk RADIXUN solasin!
Gazte asanbladakuk esan dozkuenez, eguenin (ekainak 8) gabeko 10:30 xetan RADIXUko BONVIVANT irratsaiun eongo di gaztetxeko urteurrena, jaxak martxan lantaldi, gazte egunan ingurun… berbetan. Anima eta entzun RADIXU 105.5 FM n ero Radixu.info webgunin.

Ekainak 9 (baixaku) BASKER liburun aurkezpena Kofrai Zarrin
Arratsaldeko 7retan hasiko da BASKER liburun aurkezpena, 1960ko hamarkadan suediar SVT telebisiñoiko talde batek eindako dokumentala euskal kulturiai buruz. Bi dokumental eizitxuezen “Basker” eta “Bondei i Baskerland” ixenekuk. Hauetariko lelengoku oinarri hartute idatzi dabe baixakun aurkeztuko dan liburu. BERRIA Egunkarixak be idatzi ixandau dokumental honek atxik. Hamen loturi.
Berriako artikulu Suediako dokumentalai buruz berbetan: http://www.berria.eus/albisteak/129205/suediako_telebistak_1963an_euskal_herrian_eginiko_grabaketa_batzuk_berreskuratu_dituzte.htm
Guk (TURRUNE) gure aldetik esan geinke on dala 4 urte altza gendule youtubea bideue herrittar baten bidez eskuratu eta gero eta ordundik 10.000 bixitxa baño gexa euki dabela.

Hamen dakazue 2017ko Trainerun ligin egutegixe
Uztailan 1in hasi eta Irailan 17xan amatxuko dan KAE-ACT ligako egutegixe da azpixan ikusten dozuena. Guk geure Antiguako Amako arraunlaixai jarraipena eingotzau hamendik. Daneako posturak etxen hasitxe gaz TURRUNIN, baietz Kontxako sailkatu. RU RU RU, ONDARRU!!

Parte hartu EH BILDUn PROZESU ERATZAILIN

EH BILDU prosezu eratzailin da murgilddute, prosezu honetan parte hartzeko beharrezku de akreditaziñoi telematiku etxi edo herrixetan ixena emoti. Behin akreditata dokumentuk eskuratziaz gain mahai politikuko ekipu, herrialdeko arduradune eta idazkari sektorialak proposatu eta bozkatzeko aukeri eukiko dau
Prosezun ixena emoteko: EKAINAK 7 (eguaztena) 18:30 etan KOFRAI ZAHARRIN

Akreditaziñoi telematiku etxeko: https://kongresua.ehbildu.eus/login (aurretik Sortun birsortze prosezun parte hartu bazendun datu bardiñak sartute nahiku de eta bestelan errez erreza da.)
GORA KAMIÑAZPI eta GORA KAMIÑAZPIKO JAXAK!!!
Amatxu diz kamiñazpiko jaxak. Kriston jaxak ospatu diz urtero morun baixako zapatun (batzuk domeka goxi be aprobetxako ben) . Hainbat ekimen ezberdin euki douz, kontzertuk, jolasak, paella jana, bertsuk. play-backak, txistulaxak, zini, bizikleta ginkana, pala txapelketi…. Aspertzeko astirik ez dou euki behintzat. Natxe eurixe egun bixetan jaxak ospatzen euki douen geuaz batea, ez dou umoreik eta gogoik galdu, ohitxute gaz ya! Hamen lagaten dotsuau jaxetako argazkixak:
Baixaku:
Zapatun:
Hamen hitzak einddako laburpen bideu:
Argazki gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/06/03/ondarroako-kaminazpi-auzoko-jaiak-euripean-baina-giro-onean/1/
Eta Turruneruok bixkat histoixin “frikixak” gazenez… ezin gendun laga post hau Joseba Bedialauneta “Amarratzakuk” kamiñazpiko kolorin eta histoixin ingurun jaxan aurretik ein ban idatzixe eta berak bixaldutako kamiñazpiko futbol talde ofizialan lehenengoko urtitako argazkixak ipini baik. Eskerrik asko!
Zeatxik hori-beltz Kamiñazpi, nundik dator????
Badauke bere ibilbidi hori-beltzak.
80 hamarkadan hasieran, ondarruko umin plaierutan baeuan talde bat, Kamiñazpiko ume talde bat, talde “ofiziala” atabana plaierutan jokatzeko, eta talde “ofizial” guztin modun bere kolorik birban. Ordun, lelengo urtin erabaki zan (gendun, neu be partaide bat nitxan eta) bakotxak eukana ekarri eta gexen euan kolori haxe erabiltxi: gorrixak irabazi ban, noski, Aurrerako kolorik!!!
Bigarren urteako, erabaki zan zeoze serixuaua etxi, eta kamisetak erosi beharra ikusi gendun.
Garai horretan, beste arrantzale ondarrutar asko modun, gure atxe, Juan Papardo, Kanariar irletan ebillen biarrin eta gure ama, Mari Karmen Zubikarai sarri juten zan berta atxana. Gure amak, taldin enkarguz, bertan kamisetak merke egoten zinela eta, Kanarietan erosti erabaki ban……eta Kanarietan ze kolore nagusi ixango da ba :
HORI HORIXE !!!!!!!
Zelako kamiseta dotorik, bakotxe bere zenbaki baltzakin…..flipanti!!!! 100 pesetako kamisetak zenbaki eta guzti…..que chollazo!!!!
Urtikin, taldi aurrera ixun bitxartin, ondo gañea, txapelketa pillo bat irabaziz, Kamiñazpiko taldi hori-beltz modun esagutzen zan, mutil taldi, baitxe neska taldi. Beste kamiseta barri batzuk ein be ein genduzen, taldi zabaltzen ixun eta, hori beltz marradune eta abar .
Kamiseta harek gero, guk jokatzen gendun taldi adinez pasa zanin, Jabier Kubillon taldik jaso zitxuzen, neska eta mutil taldik.
Adinaz aurrea eginala, ume talde harek, desagertu zin eta guk, hori beltz kamisetak jantzi gendunak, uste gendun kolorik bertan bera jungo zile.
Ez itxuraz!!!!!
1997an, Dina Bilbao ondarrutarra desagertu zanin, bere omeldixan, Dinak gogokoen zitxuzen hawaiar lore batzuk bota zin uretara, itsasora, eta ordungo hartan, Gerardo Sainzek idatzi ban, herriko kirol aldizkarixan, ureta jaurti zin lorak, bere auzoko kolorikin, lore horixak!!!! Niri esaldi harek, zirrara baten moduko sentiu eraiztan.
Guk uste gendune, hori beltzak, talde baten kolore utsak zile, ustez, eta denborik baieztatu daben modun, auzo guztik identifikaten daben kolorik bihurtu zin.
2001garren urtin, garai barriko Kamiñazpiko jaxak antolatzi erabaki zinin, auzoko etxetako balkoik ikur hori baltzakin jantzi zin, kamisetak baltzak egin zin (horixaz noski)…….hori beltz edo beltz hori!!!!!!! ” Ofiziala” bihurtu zan: Kamiñazpi Hori-baltza!!!!
Uste dot, batzuk istoixa hau entzunde edo jakindde dakazuela, beste batzuk ez, eta “como lo prometido es deuda” nire parrafada hau nahi dabenantzako amen da.
Nire partetik, harrotasune, gure amak ekarritxako 100 pesetako kamiseta politx harek, auzoko kolorik bihurtu dizelako!!!!
Beste baik, aupa Kamiñazpi !!!!! Gozatu jaxak!!!!!!!


iturrixe: https://www.facebook.com/jbedialaunetazubikarai/posts/10209502461940768


