Month: maiatza 2017
1. zientzia asti ONDARRUn 2017-05-10etik 21ea

XABI gure artin dakau
Atzo arratsalde-gabea alla zan Euskal Herrire XABI. Elgoibar aldin eitzen lagunak lelengoko harreri. Danakin egoteko astirik euki baik gabeko 9:30 aldin alla zan Ondarrure. Zubi-zaharrin ikurrin tartetik alde zaharreko bidi eiban sirena hotzin eta uxuk aideratzen ben bittartin. Hamen irudi batzuk.




XABI Ondarruruntzko bidin da, Bat gitxia!!
Gaur eguerdi aldin urten dau kartzelatik XABI ARANBURU SAGARMINAGA ondarrutar preso politikuk, 12.000 euroko fixantzi ordaindu eta gero.

ONGI ETORRI lagun!!
Maiatzak 6 (zapatu) KAMIÑAZPIko parke barrixe eraikitzea guz auzotarrok
Parte hartze prozesuko azkan saiu maxatzan 6xan, zapatu, 11:00etatik 13:00etara ixango da. Azken saiun, parkin egin beharreko aldaketak definiuko dotxue auzotarrak. Bertan, parkin diseinu barrixe erabakiko da, eta horren ostin parte hartze prozesu gidatu daben arkitektu taldeko lagunak proiektu eingo dabe.

Maxatzak 5 (baixaku) liburu aurkezpena ETXELILAn: Feminismu eta politikin eraldaketak- Mari Luz Esteban-
Gaxe: Zelaku de gaur egungo mugimendu feministi? Zein ixan da feminismun metodologi nausixe azken hamarkadetan? Noraino diz bateragarrixak erreformi eta hausturi? Zelan babestu eta kritikatu aldi berin boterin dazen feministak? Politiki berrasmatzen al gaz? Saiakera honetan hamaika galdera billatuko douz erantzun bakoitzeko, eta hamaika eraldaketa konfrontaziñoi bakoitzeko.
*Gogoratu, Maxatzan 5tin ETXELILAn arratsaldeko 6retan.
Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila
XABI ARANBURU SAGARMINAGA gaur espainiaratuko dabe!! Danok Kalea!
Jakin douenez, gaur Maiatzak 3 (eguaztena) espainiaratuko dabe XABIpo. Hori dala ta asanblada batea dei eindabe gaur arratsaldeko 19:30 Alamedan. Gure herrikidiai babesa emon bitzau, aupa XABI!!

Maiatzak 6 (zapatu) GAZTETXIn 2. Gazte batzarra herriko jaxak antolatzeko

Regueibertso ekitaldixan irudixak
Ondarruko bertsolaritzako ikaslik ongi etorrixe emotzen Kofrai zaharrin, euskerazko regueifak kantata. Ondarrun bixi dizen galleguk be urreatu zin Kofraire.
Gero Ondarruko kalik ezautu zitxuezen, eta Ondarruko gallegun histoixi be bai: Ondarrure 700 gallego etorri zile biharrea, Ondarrun zer dan “enbarka peixe”… Tartin barre etxeko esketxak be ikusi zitxuezen.
Momento hunkigarrixak be egon zin: Ondarrun 60 urtin bixi dan gallego batek, beran histoixi kontatzen, zelan hasi zan itsosun biharrin 8 urteaz, eta zelan aila zan ondarrure 14 urteaz.
Eguerdixan Casa de Galician bazkaldu ben Galiziko eta Arratixako ikaslik, Ondarrun bixi dizen gallegukin batea. Eta giro ederra sortu zan: regueifak, bertsuk, Galiziko eta Euskal Herriko kantak…
Hamentxe bideun ahal dozue ikusi egunan laburpen bat:
Udal musika eskolin entzunaldi didaktikuk (Maiatzin)
