
Month: maiatza 2017
Ondarrutarrok Picassent-ea; presuk KALErA!
Amnistixin aldeko astin 40.urteurrena, dispertsiñoin 30.urteurrena… ezker abertzali hainbat ekimen da burutzen preso eta iheslaxan kaleratzi, etxeratzi eskatzen. Ondarruko kalitan be suma dou aldarrixe!

Dispertsiñoin salaketi eitteko: KALERA ekimenetik kartzeletako martxak plantea diz; 6 kartzeleta jungo gaz, 3 estatu Frantsezin dazenak eta beste 3 estatu españolin. Egun ondio jasaten gazen dispertsiñoi salatziaz gain, presuai geure elkartasun eta maittasune adierazti de helburu, eta zentzu horretan dispertsiñoin helburuk ez dizela bete ozen aldarrikatzeko etsaxai, presuk urrundu arren gu ez ga-eta eurakandik urrunduko, ez lehen, ez on.

Ondarrutarrok Picassentea guz, bertan Asier Badiola herritarra dakarre beste hainbat kideaz batea; beraz, Asierrei eta bertan dakarrezen presuai geure elkartasun eta maittasun guzti adierazteko aukera modun ulertzen dou Turrunetik M20ko martxak! Barrotin artetik pasa daittin geure maittasune!
“agian, hasieran bertan ekibokatu ginen…”
30 urte. 30 urte urrundu zintuztetela.
30 urtez, dispertsioa gure Herria eta gure gorputza zeharkatu duen mina izan da. Eta da.
Nekatuta nahi gaituzte, etsituta. Kateak gero eta astunago sentiarazi nahi dizkigute. Horrek asetzen du haien mendeku gose
Baina zutik jarraitzen dugu. Gure lagunak dira, seme-alabak, kideak. Maite ditugu. Askatasuna amets, duten onena emateko prest egon direlako sartu dituzte lau hormen artean. Mundua beste era batez sentitu eta bizi daitekeela sinetsita borrokatu direlako.
Ez, ez ginen okertu. Ordainarazi nahi izan digute euskaldun sortzea, baina gure maitasuna ez dago preso.
Nagiak kendu, irribarrea atera eta ukabila estutu. Borroka garaia da.
Larunbatean zuekin, zuengatik milaka kilometro egingo ditugu beste behin ere. Ilargira ere joan eta buelta egingo genukeelako. Bat loturik dagoen bitartean ez garelako libre izango.
Zuen askatasuna borrokatuz Herri honen Askatasuna dugulako irabazteko. Preso eta iheslariak #kalera!
(Apuntatu zure herriko autobusean – Ondarrutarrok KULIXKA tabernan-. Larunbatean espetxe martxak!
Herrialde desberdinetako lagunak be dispertsiñoin kontrako mezu zabaltzen dabiz, M20ko martxeta juteko deixe eiñaz.

Hau danau irakurri eta ondio ez zaz apunta martxako? Arin ibilli ixena emoteko azken egunetan sartzen hasi gaz-eta!
(PD: Turrunak M20ko martxiai jarraipen grafiko zehatza eingo dotsa berta jungo dizen reporterun bittartez.)
XVII. Kirol asti Maiatzan 15etik 21ea

Herrittarron neurrire…
EHBildu prozesu eratzailli eitten da, eta horreaz lotute; ongo eguenin Ondarrun be aukeri eukiko dou herrittarron neurrire einddako EHBildun ingurun berba eitteko Iker Casanovaz.

Etorri zeure iritzixe emotea, bestine entzutea, eztabaidatzea, herrittarron neurrirako EHBildu, herrittarrok ein bihir dou-eta!

EHBildun inguruko informaziñoi gehixa:
Maiatzak 19 (baixaku) BERTSO afaxe Beikozinin
Hamen dakazu ongo baixakurako plan ederra, lagunakin afaldu eta belarrixak gozatu!!

Maiatzak 16 (martitzena) ‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalan proiekziñoi eta berbaldixe, ETXELILAn

Hizlarixak: Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumik), Larraitz Zuazo Aurrekoetxea (Dokumentalan zuzendaxe)
Dokumentala: Araitz Rodriguezek, Euskaldunako Ontzioletako bihargin baten alabik, 1983 eta 1988 bitxartin Bilbon gertatu zan borrokin memoixi berreraikitxeko zeregine hartuko dau bere gain, ontziolak ixti saihestu ez ban borrokine. Horretako, aman ikuspegixaz baliatuko da, baitxe greban euazen beharginai babesa emoteko 1984an sortu zan Euskaldunako Emakumin Asanblada (EEA) delakun parte hartu ben beste emakume batzun ikuspegixaz be. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta emon gakuen emazte eta ama zereginetatik harutzaua, emakume horiek borrokan zuzenin parte hartzeak euren buruntzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzixi hartzi eta emakume ixatin zailtasunan aurrin ahalmentzi eta nagusiki gixonana zan ingurun era horretan azaltzi be eragin ban.
Gogoratu, arratsaldeko 18:30 hasiko dala proiekziñoi ETXELILAn martitzenin (maxatzak 16).
Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea
ANTXOA egune 2017 Maxatzan 13an (zapatu)
29. Globhito kalin da, KOMIKIGINTZI eta ZIENTZIA lotute
I.ZIENTZIA astin barrun urten dau 29. Globhituk kalea. Bertan azaltzen da komikixak eta zientzixin loturi ekitaldi desberdiñan bidez. Nano komiki leihaketi, erakusketi, irratsaiuk..

SORTU birsortzen, Ondarru inddartzen!
Ezker Abertzali eztabaida prozesu desbardinetan sartute ibilli de aspaldi luze baten; Abian, Zohardia… baine hausnartu, eztabaidatu eta adostatutako guzti gure herrixan zelan eingo douen ordenateko sasoi ailla gasku.
Baguz geldike-geldike… danok gaz premiñazkuk, ondo einddakuk hobetzeko, hain ondo ibilli ez gazen kontuk bideratzeko; bakotxak beran espasixutik, bakotxak beran ritmo edo-eta sakontasunin… Ondarruko Sortu birsortuaz (zelan antolatuko gaz, zeintzuk, zerren ingurun…), SORTUn proiekto politiku bultzatu eta era berin Ondarru inddartuz.
Bixar, eguena, 19:00an Kofrai Zaharrin ikusiko gaz beraz!

I. ZIENTZIA astin egitarau, maxatzan 10etik 21ea
Gaur hasi eta hillan 21in amatxuko dan I. Zientzia astin egitarau de behian ikusiko dozuena (hitzaldixak, monologuk, laborategiko praktikak, irratsaiuk, lehiaketi, bertso topaketi…) ekintzaz bete beteta datorren asti.
