IBON IPARRA OSPITXALEA ERUN DABE!

-14:05:Familixik eta komunikabidik baieztatu dabe ibon Madrileko Principe de Asturias ospitxalea erun dabela. Hiru egunin eztul gogorrakin eon eta gero, plakak atati eskatu, eta neumonixa zantzuk topa dotse. Ondala aste bi einddako odol analisisan zain jarraitzen dau ondiokan. Azkan analisisak 2016 ko abendun eitzen eta emaitzak oso kezkagarrixak zin eta onguk hobik ez diz ixango.

-21:22: Ibon azkanin ingresa einddabe Gegorio Marañon ospitxalin. Diagnostiku: Neumonixi, 2011 ko urrixin euki ban infekziñoi bardiñe.

21:40: Iparra Galdu Baik plataformatik zabaldu dabena: 

” Duela gutxi Alcala-Meco espetxeko medikuak Ibonen amari mobilera deitu dio esanez Ibon Gregorio Marañon-era eraman dutela.Ama eta lagun bat jada bertan daude baina momentuz ospitaleko langileek ez diete konfirmatu han dagoenik.Berri gehiago ditugunean informatuko zaituztegu.”

Barri gexa euki ahala eguneratzen jungo gaz.

IBON HILTXEN DAZ! NAHIKURE! IBON ETXEA!

Hamen Hitzan albisti: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2017/05/30/ibon-iparragirre-preso-ondarrutarra-ospitalera-eraman-dute/

IBON

Badatoz KAMIÑAZPIKO JAXAK!

Aurten be kamiñazpiko jai batzordik egitarau zabala eta ederra prepara dau baixaku eta zapaturako (batzuk domeka goxi be bai!). Play-back ak, berbenak, pali, paella jana,txistulaxak, bertsuk, kontzertuk…. eta nahibeste gauza gexa! 

GORA KAMIÑAZPI!

 

Aurreko urtitako jaxetako argazki batzuk:

Zapatun (ekainak3) autobuse ondarrutik,  ERREKALEOR auzun aldeko manifa juteko!

Ondarruko Gazte Asanbladatik jakinarazi dosku, zapatun Gasteizen eingo dan manifestaziñoirako autobuse ata dabela.

Busak zapatun, 15:30 etan urtengo dau ZALDUPETIK eta bertan juteko zerrendak ipini dabe KULIXKAN eta ANAITAN eguenearte. Aste barrun kanpun bazabiz edo ezin baza apunta ogaondarru@gmail.com helbide elektronikure mezu bixaldu zeinke.

(Autobuseako plazak mugatute egongo eidi, arin ibili!)

GUK ARGI DAKAU! ERREKALEOR BIZIRIK!

erreka ondarru kartela

EKIMENEZ betetako asteburu euki dou!

Gure herrixan ohiku dan morun, asteburun eztou euki gelditzeko astirik. Hainbat ekimeneaz gozatzeko aukeri euki dou!

Baixakun Xabin ongi etorri ekitaldixe euki gendun, eualdixak laundu ez arren ezin falta ixan kantuk, irrintzixak, taldin oparixak, luntxe eta batez be Xabiai ongi etorrixe emoteko herri oso bat! ONGI ETORRI XABI!

 

Zapato goxin EGUZKIk deitxute, herriko LANDARA INBADITZAILIK kendu zitxuezen auzolanin.

 

Atsaldin, baixan estropadak eon zin. Ixe 25 talde batu zin liga aurreko preparaziñoiko estropadan! Neskan lau ekipon tartin LEA ARTIBAI Ondarrutarrak eta Lekatxarrak batea ata daben traineru! Animo! Turrunetik suerteik onena eta ibilbide luziena opa dotsuau!!!

 

…eta urtero modun Ondarrutik kuadrilla ederra jun zan Hendaxan jokatzen dan PRESO ETA IHESLAXAN aldeko futbito txapelketa. Futbolaz aparte, hitzaldixak, trikitilaxak, umintzako jolas guni, herri bazkaxe, taluk,kontzertuk… eon zin! Danea 3 talde jun zin ondarrutik, premixoik lortu ez arren seguru primeran pasabena! Argazkixak kontrakoik ez dabe esaten!

WhatsApp Image 2017-05-28 at 09.34.30

Naitxe aurten saririk baik etorri Ondarrure, Txokun estantexa bete kopa daakau… batxe taldeik xelebrienan sarixak Ekipo rosin eskutik!

dsc07239

 

 

 

 

 

 

EGUZKIk, kostaldin eta errixun eon dizen ISURKETAK salatu dotxuz!

Sare sozialan bitxartez salatu dabe azkan hiru-lau eunetan hainbat ISURKETA egon dizela Artibai Ibaixan eta inguruko kostan.

Ezta lehenengo bidar instituziñoiai neurrixak hartzeko eskatzen gakona, herritxarrok aspertute ga mota honetako isurketak ikusten! Ixe egunero da zeoze…, portun ez bada,   astillerun, Saturranen, Errentexan, Galtzuango araztegixan! NAHIKURE!

18766589_1872924262974016_5424597507472882773_o

18673209_1872924259640683_4934767191217827733_o

Hau herritxar batek Galtzuango araztegixan atataku.

18699331_1872924266307349_5417942203883976368_oEguzkik Ur Partzuerguai keji sartu eta azalpenak eskatu dotza.18623667_1872052956394480_1484573665248488659_o