«Bixotzak eta ahuak bat etxen dabenin»

neka

6txerdixetan turrunak jo rau. Badatorrela! Ez. Antxoi ixan da. Buelta. 8txerdixak. Bolanderi! hostia ongun bai, AEKkuk abantin eta ni popabistan! Begiko pistak aldin dotela Miren Akerra pasa gazta entrada aurretik andarraran. “Ez tozu entzun sartu rala Mutrikun? Zirkiñ!” Ezinsoseaue. Egunon zeuri be Miren. “Artelango lekuku hartu bir dot-eta…!” “Hitzakuok Katein har…” berba erdikiaz laga nau. Danak Etxea!kuk banderolak zabaltzen saludatxuaz Maddiko parin; Kirru te Eneko be, aspaldiko partez, bertan listo lekuku hartzeko. Mirari poz-pozik, “sasoi gendun, ezta, herri barrun tokateko?”. Arrigorriko miradoretik Kirmenei eta Manolitai txistu jotset: “Noa zuzela?”, jefik. Atzaparraz gorutz nik. “Venezire, Korriki sekuestra eta bertan eiñ amaierako jaixe!”. Ahuakemonahala.
 Ixi. Zaati re: Ika, Ika, Ika, hamen dator Korrika! Kateire? Pentsa bez! Errebueltan geldik. Emoziñoi ikusi, usainyu eta sentiu etxen da. Ezingeldikeona. Bixotza saltoka. Eztarrixe estutzen. Malku begixin. Alla ra, hamen da, aiiaiiaiaiiaiii…! “Ondarrun ere euskararen alde!!!” Ehundaka bixotz aringainge, ehundaka aho diarka danak aldabatea. Hotzarrari. Ollun popi. Aurrera beti. Herri txikixe, bañe famaua! Furgonatik Asier bixamoneko Hitzako argazkixak ataten: “Eutsi Asi, Ispasterrearte!” Lekukuai apartetik pa bota, eta aurrea matxi, beste 29 talde ondarrutarren eskutatik pasa bi za-ta!
Artibai errekin biribilgunetatik ikusikot Korriki juten eta ondarrutarran bixotzak entzuten. Ederra. Bakarra. Zoragarrixe. Gehixexei! Marabilli esangoban Aitzolek.  Ikusi zatxut Zabala bueltan xeme arrelepo dozule satisfaziñoi arpeixaz guiardetxanpionsmaifren kantaten, (aurrera beti Ondarrun) “nahi irabazi, nahi eta…”Ete! letri aldatu bitsau… Edozelan be, “ondarrutarrak gara gu”! Gora bixotzak!

 

*NEKANE AKARREGIn idatzixe NAIZ digitalin argitaratutaku

KORRIKA ONDARRUtik pasaten (irudixak)

Argazki gexa nahiko genduzen ata, bañe aringaingan etxi eta argazkixak atati eziñezku de. Kilometro bakotxak beran momento berezixe eukitxen dau eta… bixi ein bir de. Sare sozialetan bideo pillu dabil gaur bixi ixandaku zabaltzen eta Lea-Artibaiko HITZAk jarraipen berezixe eitza (beran Webgunin informaziñoi zabala eskeiniko dau). Hamen guk ata eta eskuratu douzen irudixak.

z

5tak aringaingain

institutukuk

aa

preso ohiak

vvvv

a

b

n

eskola publiku KORRIKAn

www

aaaaaa

mm

txirrimorraskikuk euran kmtun

e

s

nnnn

pppp

KORRIKA etxea gaur danok!

Gaur goxeko 10:21in allaten da KORRIKA Kateire Mutriku aldetik ta herri guzti pasata gero Berritxu aldea jungo da. Herriko kultur, kirol, alderdi, instituziñoik, ikastetxe, herri mugimenduk… erungo dabe testigu. ONDARRUko  Ezker Abertzaliai 1.472. kmtu toka gakonez Txori-Errekan hartu birdau lekuku (han eongo gaz).  Petuk prest dakauz, aringaingako zapatillak be bai, gogu esan biarrik ez. Danok KORRIKA!

1

 

Apirilak 7 (baixaku) hitzaldixe Gaztetxin, ALTSASUkuk ASKE eta ETXIN

Apirilan 7 baixakun, 20:15 etan ENTZUN ALTSASU plataformako kidin hitzaldixe eukiko dou GAZTETXIN. Danok jakin eta akordako ga, urrixan 15 gabaz taberna baten eondako lixkar ero endrero baten harire 8 gazte altsasuar atxilotu zitxuezela.

“TERRORISMO” kaso morun saldu, manipulaziñoi mediatiko eta politiku tartin, Auzitegi Nazionalan esku geatu zan auzixe. Hori eta gero hainbat gertaera pasa diz Altsasun, inddar okupatzailin inddar erakustaldixak, politikai faxistan deklaraziñoik, prentsin manipulaziñoi eta zelan ez errepresiñoi!

Honen auzixan aurrin, erantzune emoteko, herritxar zein senidik osatutako ENTZUN ALTSASU plataformi sortu zan eta aukeri eukiko dou Gaztetxin euran hitzaldixe entzuteko.

2017ko apirilak 7 hitzaldixe GAZTETXIN.jpg

“GAZTEOK INDEPENDENTZIA!” kanpañi aurkeztu de Ondarrun

Idatzi hau jaso dou herriko gaztin eskutik:

ONDARRUko hainbat gazte eragile eta norbanakuk “Gazteok Independentzia” kanpañi martxan ipini dou. Kanpaina honen helburu gaztiok independentzixako dakauen hautu berrestu eta mugimendu indartsu bat artikulatzine ixango da.
Ixan be, udaberri honetan (maxatzan 7xan) Herri Galdeketi ixango dou Ondarrun eta egun hori inflexiñoi puntutzat hartute hainbat ekimen jarriko dou martxan:
2
Apirilak 5: Aldarri independentistiaz batea, ein Korrika geure kilometrun! Gure km Kafe Marina aurrin ixango da 10:20tan.
-Apirilak 13,14,15: Gazte Akelarrea “Sugarraren dantzan independentziara!” Zornotzatik Igorrea. Aberri Egunin Gernika.
-Apirilak 22: Euerdiko 13:00tan argazki masibu hondartzan. “Gaztiok independentzia!” lemapin.
-Apirilak 28: Murala.
-Apirilak 29: Gazte Eraiki topaketak Markiñan. Euskal Herrixe eraikitxeko tresnak garatu biharra dakau, horretxeta jarrikoa.
– Maiatzak 7: Herri galdeketi Ondarrun. Hartu bozki eskun eta esan argi eta garbi etorkizun bat nahidouela!
Ixan be, gaztiok gaz Espainiar Estatun ustelkexa gexen jasaten douen kolektibu; esazkun  ikasiz gero, lan eginez gero, izugarrizko etorkizune eukiko gendule, bañe on ikusi dou ez dala holakoik, guztiz prekaxu ixatea edo Euskal Herritxik jutea kondenatu gaittuela.
Espainin menpe egotik zapalkuntza asko ekarten dosku, hasi hezkuntza erreforma frankistetatik, gure gorputan jabe ez ixati, etxebizitza luxu bat ixati edota miseixa gorrixan bixi baldintzak eukitxi. Honen kontra egunero borrokan dabizen gaztik egunero jazartuk diz, hala nola, desmilitarizaziñoin kontra etxen daben gaztik edo sarritxan euran iritzixe emotearren zigortutako hamarnaka gazte. Zer esanik ez espetxitan bahituk daukezen 342 euskaldunen ingurun eta munduntzir ihesin dazen beste ehundakak jasaten dabezenak.
Nazkatute gaz euskal burgesixak eskaintzen dozkun marko autonomikuaz, “autonomo” ixena daukena bakarrik. Aspaldi agortute dala nabari dau gizarte osuk, beraz, ikusten  douen alternatiba bakarra INDEPENDENTZIXI de!!!
1