Apirilak 7 (baixaku) hitzaldixe Gaztetxin, ALTSASUkuk ASKE eta ETXIN

Apirilan 7 baixakun, 20:15 etan ENTZUN ALTSASU plataformako kidin hitzaldixe eukiko dou GAZTETXIN. Danok jakin eta akordako ga, urrixan 15 gabaz taberna baten eondako lixkar ero endrero baten harire 8 gazte altsasuar atxilotu zitxuezela.

“TERRORISMO” kaso morun saldu, manipulaziñoi mediatiko eta politiku tartin, Auzitegi Nazionalan esku geatu zan auzixe. Hori eta gero hainbat gertaera pasa diz Altsasun, inddar okupatzailin inddar erakustaldixak, politikai faxistan deklaraziñoik, prentsin manipulaziñoi eta zelan ez errepresiñoi!

Honen auzixan aurrin, erantzune emoteko, herritxar zein senidik osatutako ENTZUN ALTSASU plataformi sortu zan eta aukeri eukiko dou Gaztetxin euran hitzaldixe entzuteko.

2017ko apirilak 7 hitzaldixe GAZTETXIN.jpg

Iruzkin bat utzi

agenda, Gaztik, Herri mugimenduk, Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Erantzunak itxita daude.