Datorren astelehenin Martxoak 27 beste hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukeri eukiko dou Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutaku. MARTA MACHO STADLER Matematikalaxak berba eingo dau bertan eta gaxe oso interesgarrixe ereisten gazku. Gu hurreatuko gaz.
Month: martxoa 2017
Martxoak 25 (zapatu) kontzertu Portuko Ranpan NEIGHBOR

Ikastaru ETXELILAn: Estatu feministi eta federala eraikitzen (Jule Goikoetxea Mentxaka EHU-ko irakasli eta ikerlaixe)

Egunak: Martxoak 24 eta 25. Ordutegixe: Baixakun arratsaldeko 17:00etatik 21:00eta Zapatun 10:00tatik 14:00eta. Tokixe: Etxelilan.
Gaxe: Zer da estadu? bihir dou? zeñek pentsatu ixan dau estadu eta haren funtziñoik? ze helburuaz sortzen diz estaduk? ze estadu mota daz gaur egun (unitaxu, federala, konfederala, asoziatu….) eta zein motatako estadu nahi dou (zer da ongizate estadu? eta ongizate estadu erak). Nahi al dou estadoik? Zeatxik?. Galdera honek erantzuteko zientzia politikun oinarrixeta joko dou ikastarun.
Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilua- Etxelila
HEZKUNTZA mundu hasarratute dabil azkan aldixan
Atzo Irakaskuntza publiku greban eon zan EAEn (Ondarrun, ZALDUPE Eskola Publiku eta Institutuko langillik ez zin biarrea jun) eta gaur Ikaslik planto eitze eskola jutiai. Ikastetxe publikotako langillik, lan baldintza hobik eta baliabide gehixaua eskatzen ta ikaslik LOMCE eta HEZIBERRIn kontra. Eguerdixan bai atzo ta bai gaur millaka lagun ibili diz hiriburutan manifestaziñoin, Ondarrutarrak tartin noski.Hamen dakazue Ondarruko IKASLE ABERTZALIK bixalduzkun pare bat argazki.


Martxoak 24 (baixaku) hondakiñan ingurun auzo batzarra ANTIGUAKO AMA ELKARTIn
ARTABIDE-ITSASAURRE eta ANTIGUAKO AMAko auzokidik batzar batea gonbidatutxu udalak hondakiñak banatzeko sistema barrixai buruz. Arratsaldeko 19:00tan hasiko da Antiguako Ama Elkartin. Ia danon artin lortzen douen udalak ipinitxako erronki beteti: Baietz ONDARRUk %70 hondakiñak birziklatu!

JAIZKIBEL KONPAINIn 20 urte Erakusketi+bisita gidatu eta zine forume
Gaxe : Jaizkibel konpainin 20 urtiai errepaso egiten dotzen argazki erakusketi eongo da Etxelilan ikusgai gaurtik hilan azkenearte. Eta Martxoan 23an, bisita gidatu eta Alardearen seme-alabak ixeneko zine forume burutzeko aukeri eongo da Jaizkibel konpaniako ordezkarixan aldetik. Hizlarixak: Jaizkibel konpainiko ordezkari bi, martxoak 23an arratsaldeko 18:00 ETXELILAn.

11
Martxoak 24 (baixaku) kontzertu Beikozinin : GATZ+NEVADAH+DJ JUDAS

Martxoak 24 (baixaku) ELKARTASUNEZKO 4. Bertso saiu
Asteroko enkarteladin ostin DANAK ETXEA 4. bertso saiu entzuteko aukeri eukikou baixakun illuntzeko 08:15tatik aurrea Kofradi Barrixin (portun). Berta juteko sarrerak aurretixaz hartu leike KULIXKAn eta ANAITAn 5euron trukin. AGIN LABURU, ANE LABAKA, MIREN ARTETXE eta XABAT GALLETEBEITIA ixango diz kantako daben bertsolaxak ta ESTI ALBERDIk zuzendukotxuz.

PAETAk bota JARRERAik aldatu baik?

Ondarruko txapel gorrixan basin kanpoko paeta botaten hastea ei duz bixar, martxoak 20! Zetako? Herritxarroi zerbitzu urreatu eta arreti hobetzin helburuaz. Hori diñue! Iñoi gadetutsue paetakin zer nahi dozuen ein? Ez ezta! Eta badakixue 365.111€ko aurrekontu dakarrela obra horrek? Horrek diruk herrixan nun inbertiu, herritxarran zerbitzure ipintxi bada; kamiñalde eta Sainazioko bixilagunai galdetu bestelan!

Hori diruoi gasta biharrik ez dakazue, helburu herrittarrakana urreatzi eta arreti hobetzi bada. Horretako badakixue zer ein bihir dozuen? Zeuen jarreri aldatu!!! Kanpoko paetak botatearren onarte euki dozuen jarrera bortitze ezdozue-ta borraten gure buru eta azaletik.
Estefania Beltran de Herediak ixez eiban obrin aurkezpena . Turrunetik proposamentxu bat. Muro fisiko hori kentzik ez dau esan nahi guana urreatuko zarienik. Etxeko lan ugari dakazuez eitteko ondio pauso hori emoteko. Hasteko herrittarrok eta herrittarron ordezkarixak errespeta.

Legi bete bihir ixana hartzen dabe beti eskudotzat. Makina bat herrittar atxilotu dotsuez, adibidez; insumisiñoi garaixan, Beti eskudo bardinaz; eurak legi beteteko dazela esanda!

Guk ordun be argi geunkan legi injustu danin aurre ein bihir gakonela, nahiz-de jakin matalazurrekuk emongoskule lege zaintzaile txapelgorrixak.
Halan dabe, paetak botatik esan nahi badau, prest dazela emon biharreko jarrera aldaketak emoteko, herrittarrai entzun eta herrixan mesedetan biharra eitteko…
Euskal Herrixan polizixaik bihir douen eztabaidatu bikou, eta bihir bada ze polezixa eredu ixan bihir dan. Gehixei pentsa baik, Turrunin argi dakauena da gaur egun eredu hori ez dala iñundik iñoa guk nahi douena!
Beraz, lasai guatxik, paetik bota biharrik ez dakazue, aldaketi nahi badozue, aldatu dakazuen eredu poliziala eta herrittarronganako jarreri!
2017ko TKE-ACT Ligako egutegixe
Ondarroako kirolaren leihoan blogetik hartu dou albisti.
Uztailak 1n hasiko da martxan aurtengo ligi Bilbon eta Portugaleten amatxuko da irailaren 17xan.Etxeko estropadi abuztun 13an ixango da.
Ziur asko ixango gazela aurtenbe Antiguako Ama trainerun atzetik ibilliko gazenak.
Ia beste albiste bat be laster konfirmaten dan: EMAKUMEZKUN TRAINERU be udan uretan eongo dala.
Zorte on danoi!!
RU RU RU…ONDARRU!!
