ONDARRUko memoixi berreskuratzen (bideo batzuk, 1976-1979)

Behin baten, Luis De Hoyos ixeneko maixo bat etorri zan eskola nazionaleta Murtziatik. Hiru bat urte ein zitxun Zeledonion eta Zaldupen (1976txik 1979re). Beran biharrin dokumentalak eta zinik pixo handixe euken. On jubila danin internetea altzatxuz danak. (behian link bi, bañe 17 bat gauza konta douz beranak youtuben Ondarruaz lotute…)
Grabatako gauza asko eskolan eitxeben gauzak diz, kortuk be badaz tartin, bañe Ondarruko irudixak (hondartzan, edurtzan, plaiko zubixe iraitxe, frontoin kantaten, san juan sutako tunturre plai txikixin, astillerun, saturranen fuolin…) be agertzen diz, tartin manifestaziñoiren bat be bai, guardia zibilak kargaten artan, udaletxin ikurriñe altzaten (1977)… Ondo pasa geure txikitxazko Ondarru ikusten!

Zaldupeko plazan jarriko dizen birziklateko ontzixan kokapenaz galdetukotza udalak herritarrai

12

Ondarruko Udalak herri jasangarri bat eraikitzeko urrats barri bat emongo dau eta Zaldupeko plazan be birziklateko ontzixak jarriko dotxu. Hondakin kopuru handixenak sailkatzeko helburu dauke udalak eta horretako beharrezkuk dizen bitartekuk jarriko dotxu. Zaldupen herriko beste hainbat gunetan egin daben modun birziklateko gune berri bat jarriko dabe, gutxinaka bada be herritarrak hondakin guztik birziklateko ohitura hartzen juteko.

Urtarrillak 18 (eguaztena) elkarretaratzi Alamedan, Indarkeixa Matxisti salatzeko

10Valentzin bi urteko ume donostiarra larri zauritu dau beran atxak eta Burlatan gixonezko batek beran andri hil eta beran gorputze erreka bota dau. Bi eraso matxista honek salatzeko elkarteratzi deitxu dau udalak 19:00etan Alamedan.

Herritarrei kontzentraziñoin parte hartzeko deixe egin nahi dotza udalak, indarkexa matxistiaz amaitzi danon arduri dalako eta eraso guztik salatu bihir dizelako.

Urtarrilan 16 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin : La dosis importa. Quimiofobia numeros E y Homeopatia

Hauxe da Zientziaren Giltzak Elkarteak zabaldu daben gonbidapena:

Urti ondo hasteko, hilabete honetan Yanko Iruin izango dugu gurekin eta “La dosis importa. Quimiofobia, números E y Homeopatía” hitzaldixe eskeiniko dou. URTARRILAN 16an, 18:30xetan, Beikozini Jatetxea Ondarroan.

Gogoratu hitzaldire etortzeik ez baduzu, PERISCOPE-TIK ikusi dezakezuela zuzenin BEIKOZINI kanalin! Animatu !

1

2