Ibon jipotu dabe barriro Mecon.

Etxekun ahotik jakin douen modun, Ibon-ek kartzelako funtzionaxo bateandik erasu jaso dau barriro be.

kartela Ibon.jpg

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20161207/denuncian-una-agresion-de-un-funcionario-al-preso-enfermo-ibon-iparragirre#.WEiOmmD1Y6F.twitter

Hamen ETXERATek jasotako salaketa horren prentsa oharra!

ETXERAT. Ibon Iparragirreren senideek Etxerati jakinarazi diotenez, presoak erasoa jaso du Alcalá Meco kartzelako funtzionarioengandik gaur goizean.

Espetxeko zuzendari ordeak presoari erizaintzara joan behar zela esan eta gero gertatu da. Ondoren, bertako funtzionario batek gela txiki batera eraman du Iparragirre eta eskua altxatu du bere aurrean jotzeko imintzioa eginez. Horrek funtzionarioaren eskua geldiaraztera eraman du presoa. “Eskuak geldirik” izateko ohartu dio funtzionarioak presoari eta jarraian hainbat aldiz kolpatu du Iparragirre, kasu batzuetan aurpegian ere. Senideek dakitenez, oraindik erizaindegian jarraitzen du.

Ibon Iparragirreren egoera larria dela deritzo Etxeratek. Ez da lehen aldia Alcalá Mecoko funtzionarioengandik abusuak eta erasoak jasotzen dituela. Gertatutakoaren larritasunari presoa larriki gaixorik dagoela gehitu behar zaio. HIESA du, C-3 estadioan, eta gainontzeko preso gaixo larriekin gertatzen den bezala, salbuespeneko espetxe politikek blokeatuta dituzte egungo legediak barne hartzen dituen askatasun aukerak.

Senide eta lagun guztiei egoera honek eragiten dien ezinegona, segurtasun falta eta oinazea salatu nahi ditu ere Etxeratek, eta era berean, elkarteak sostengua eta elkartasuna adierazi nahi die.

Hau dala eta, Ondarruko SORTUk Ibonek jasotako erasu salatziaz gain, Ibon eta larriki gaxoik dazen euskal preso politikun etxeratzi eskatzen dau.

Gaur, eguena, 13:00an Itxas Aurren konzentri:

WhatsApp Image 2016-12-07 at 23.53.29.jpeg

Berandu baino lehen danak etxea!

Ibon etxea!!!

Badakau galdeketi gauzatzeko egune, 2017ko maxatzan 7xe!

Lea-Artibai osatzen douen herrixok hoixe egune aukeratu dou galdeketi etxeko, Euskal Herriko beste hainbat herriaz batea.

Galdeketa horrek herritxar guztiai ahotsa emoteko balixoko dau, eta erronki handixe bada be ilusiñoi eta gogo guztikin ekingotzau lanai jarritxako helburu beteteko. Lelengoko harrixe Lekitton ipinikou zapatun (Abendun 11) 12:30xetan, ixan be, orduntxe aurkeztukotzau galdeketi Euskal Herri guztiko jendartiai.

Ahalik eta errezena ixateko berta gerturatzi, autobusak ipiniko diz. Listak: Amarrtatza, Kulixka, Kurike eta Zutargin  eongo diz. Ahalik eta jente gexen gerturatzi nahi dou hasieratik inddar gexenaz hasteko.

MARTXAN DA ERABAKITXEN HASTEKO PROZESU!

Ondarruai dagokixonez be laster hasikogaz lelengoko fasi gauzatzen: zensu (16 urtetik aurrea) osatzen daben %10an siñadurak jasoten.

Hau dana zure parte hartze baik ez da posible ixango: emon zure ixena laguntzeko.

ZURE ESKUN DA etorkizune!

Ondarruko GURE ESKU DAGO.

hhhhhdyuu.jpg

GERRAIK EZ! MUGAIK EZ! AHLAN WA SAHLAN! (Abendun 7txik 29re) jardunaldixak

Ekialde hurbillin gerrik eztakar etenik, hori dala ta euran herrixetatik ihesi jarraitzen dabe millaka pertsonak.
Turkia, Libano eta Jordaniako mugetako errefuxiatun kanpamentuk gainezka daz milloika laguneaz. Europaruntz etorteko bidi hartu eta Greziko lurraldea allati lortubenak laste urtebete eingo dabe giza eskubidik urratzen daben kanpamentutan, etorkizune ondion airin dakarrelarik.
Espainiko estatuk 17.680  errefuxiatu onartzetik aparte da, 500 lagun be ez baitau hartu.
Turkiatik Erdoganek mugi zabalduko daben amenazi bota arren, Europak beste aldea beatzen jarraitzen dau inolako pausoik emon baik. Rusiak pasillo humanitaxuk iraiko daben seinalik emon dotxuz… Esan asko eta ein?ekintzak nahi dou!
Krimen humanitaxo honen inguruko kontextualizaziñoi etxeko, Greziko kanpamentutan zein egoeratan bixi dizen jakitxeko, inguruko proiektun barri jakitxeko eta herritxarrok drama honen ingurun gehixa hausnartzeko, egun berezixak datoz ondarrure:
ongi-etorri-errefuxiatuak

Ondarrutik be KALERA, KALERA!

Honuzkio jakingo dozuen modun, preso ohiak abendun 10etik urtarrilan 8re bitxartin ITXIALDI mugikorra eingo dabe Usurbilen.

Horretan herriko hainbat preso ohik be hartuko dabe parte. Hori dala eta, KALERA, KALERA ekimenan aurkezpena eittiaz gain, Ondarrun bertan KALERA, KALERAz lotute pentsa dotsuezen ekimenan barri emoteko, eta danon artin zer gehixa ein geinken pentsateko, abendun 7rako, eguazteneako, AURKEZPEN eta ASANBLADA ZABALA deittu dabe!

WhatsApp Image 2016-12-04 at 11.26.50 (1).jpeg

Ekimen honen informaziñoi gehixa, baitte herriz-herrikako deialdixak ikusteko be, hamen KALERA, KALERA ekimenan web orrixe:

http://kalerakalera.eus/eu/

Imanol Urbietak eindako Kalera, kalera kantin bertsiñoi ein ban Fermin Muguruzak eta gaurkoz horretxeaz lagako zaittuau!

Ondarrutik be kalera, kalera!!!

Hire indarraren beharra diagu, gure indarrarekin batera!