SABIN IBAZETA SOLABARRIETA “Txatu”edo “El correo del Zar” junde gure artetik

sabin-petrillinSabin Txatu lez ezautzen gendun gexenok, Sabin Porru beste askorek deitzetzen eta aspaldikuk eta etxekuk “El correo del Zar” lez entzun ixan dabe bere desixenez. Gaur eguerdi aldin hildde 89 urte eukazela. SABIN eta TERESE bikote maitagarrixe ixan zin gutako askorentzako. Kale mobilizaziñoitxan, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan, Plazgañin, Santa Ageda abesbatzan, …. Nun ez.

1984-alamedanKontu asko kontako genduke SABINen bixitxin ingurun. Bera junde bañe dana jasota laga dau. Ordu askoko grabaziñoik laga dosku memoixako ( ixen ta abixenak, ekintzak,… dana dakau grabata). Anekdota lez, Frankismo sasoiko lelengoko ekintzak, itsaso bidez zelan allaten zin iparraldetik txalopetan propaganda afitxak eta Isidor amerikanun lokalin gordeten zineko sasoi harek. Hortik etorri gakon “El correo del Zar” desixena. Beran biarra Karabiñerun zainketi zan. Iñoiz ezin konturatu zer euan gertaten euran musturretan. Urtik aurrea junala argi ikusi ban bidi

sabin

Lagunan lagune, danetan euan. Ikurriñe legeztatu beneku diz azpiko honek

itxasaurren-kuadrilli

sabin-3

Antzerki mundukuk edo abesbatzetan (nahiz eta belarri aldetik ez zan izar bat)

sabin2

1989-abuztua

santa-ageda-2

Plazagañeko antolaketan, hauteskunditako aurkezpenetan…

plazaganin

sabin-4

Kale mobilizaziñoi GUZTIXETAN

arriagan-presoen-alde-2002

 

txato-eta-andri-alamedan1998

manifa-2

Jaixetan be han euan

sabin-porru-antzerkixe-ikusten

Bañe beti beran bikoti albun eukala

plazaganin-1995

AGUR SABIN, kidik eta lagunak gogun eukiko zatxuau gure oroimenin. Zuek baik ez giñake ixango gazena.

2017ko Maiatzan 7xan: GALDEKETI!

Roll-up.jpg

Ondarruko GURE ESKU DAGOk maiatzan 7xan eingo dan galdeketako FIRMAK BATZEN jarraitzen dou.

Bixar abenduk 31, urteko azken egunin, kalea urtetea guz osteabe.Hamentxe eongo gaz:

10:00etatik 12:00xeta ALDE ZAHARRIN (PLAZA BERDURA albun)

10:00etatik 12:00xeta KAMIÑAZPIN.

12:00etatik 14:00ta ALAMEDAN (ITSAS AURRIN)

Galdeketi etxeko zure babesa birdou eta derrigorrezku de ahalik eta firma geixen lortzi. Maxatzan 7xan 16 urte baakazu eta Ondarrun erroldatute bazaz, ETORRI FIRMATEA.

GUK FIRMA DOU, ETA ZUK….?

HERRI GUZTI BATEA GALDEKETIN ALDE!

EMON BABESA HERRI GALDEKETIAI ETA SINATU!

Aurten be LORTU DOU!! 100 ONDARRUTARREK 10 MENDI erronki

Ondarruko udaleko Kirol agendako facebokin baieztatu daben lez erronki gainditxu dou.

lortu-rou-mendiko-erronki-2016100 ONDARRUTARREK 10 MENDI BAIETZ-

Urti amaitzeko 2 egun falta dizenin albiste ona emoteko modun gaz. Atzo 95 lagun baeuazen erronki  beteta, gaur 100arte aia gaz!!! Beraz helburu bete da.

Atzo SUHARREk be erronki bete ban. Zoixonak SUHAR!!! Gaur goxin,  ONDARRUTARRAK mendixak altzaten ibili zaze. Horren ondorixoz AMALURek, NAROAk, KEILAk, ANDONIk eta IBANek be erronki beteti lortu dabe.
Honek igoerak kontata 100 lagunek baño gexak erronki beteti lortu dabe!!! ESKERRIK ASKO BENETAN ONDARRU!!!! GEXEI ZAZE!!

Eskerrak emon bebai, AURRERA MENDI taldiai erronka hau prestaten laguntzearren eta mendixan zerrendi osatzen laguntzearren. Zuen laguntza baik erronka hau ez zan ixango posible! MILESKER!!!

Ondion urti ez danez amatxu…. Ia 110 lagunea be aiaten gazen!

ESKERRIK ASKO ONDARRU!!! AURTEN BE LORTUROUELAAAAA!!!

UdalBarriak

ZAMARREZ betetako gabonak

Ondarruko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau zabaltzeko eskatu dosku:

1Alla diz gabonak, eta urtero lez zamarrez betetako kontenedorak ikusten hasi gaz.

Jai hauetan gure kontsumu asko hazten da, hondakin asko sortzen douz, jateko asko alperrik galtzen dou eta hondakin gehixenak zabortegixetan amaitzen dabe, birziklatu baik.

Hau de gure ondorengo belaunaldixai opa nahi dotzauena? Zamarrez betetako mundu?

Gabonak ospatzeko hainbeste zabor sortu beharrik ez da. Horretako neurri batzuk hartu bihir douz:

– Ondo neurtu zemat jango douen, erositxako jateku alperrik ez galtzeko.

– Bihir douen eta ibiliko douzen gauzak bakarrik oparitxu.

– Sortzen douen hondakinak birziklatu.

Eta gogoratu, lagunakin eta familixakukin ondo pasateko ez da gauza askoik bir. Zentzuz jokatu!

2

Abendun 29 (eguena), Jai Santaneru

jai-santaneruBixar Ondarruko Gaztetxin jai santaneru ospatukou. Jai giro aparta  eongora asike 24ko aji ondiokan pasateko baakazu ta 31 ailateko desiaten baza ta ezinbazu aguanta ez galdu aukeri!
Eguerdixan trikipoteu engou (12xetan kedadi zubi zaharran aurrin) ta ostin
bertso bazkaxe Aissa ta Maiderreaz (ya apuntateko listak kendu douz, sentiutendou!)
Atsaldeko 7retan Txomin eta Nagorek euran disko barriko kantak jokozkuz.
Ta gabeko 10etatik aurrea giru berotuko da sorpresa bateaz, Susunkordan
(Ondarru) eta Su ta Belar (Mutriku, Sorotan Belen bertsinoik)
Ta gaba amatxu ero ondo hasteko, segun zelaik beatzendan, DJ Marmok!

Ondarruko gaztiok be Usurbilen egon gaz!

Gaur Ernai eta Aitzinako gaztik Usurbilea urreatu gaz “Kalera, kalera!” dinamikiai babesa emotea eta errepresialiatun egoeri salatzea. Atzo Madrid eta Parisen kateatu giñan salbuespen neurrixak salatzeko. Katez lotu barrotik hausteko!

Parisen kateatutako Aitzinako 7 lagunak ondion atxilotute jarraitzen dabe. Geure elkartasune, aupa zuek!!!

aitzina-paris

img-20161228-wa0016

Ezta konponbideik eongo Euskal Preso eta Iheslari Politiko guztik etxin, kalin, borrokan, geuaz egon arte!!! Urtarrilan 6xan Donostin eta 14an Bilbon egongo gaz. Danak kalin egon arte, danok kalea! #GaztiokZuekin

Gora EPPK!

2

20161228_105314-1