
Eta ZALDUPEn jokatuko dizenak


Eta ZALDUPEn jokatuko dizenak

Badator herrire Birsortu prozesu! Datozen hitzorduk honetxek douz;
-BAIXAKUN arratsaldeko 18:30tatik aurrea Alde Zaharrin mahaixe egongo da. Bertan, Zohardia ponentzixi eskuratzeko aukeri eukiko dou eta baitxe be datozen egunetako hitzorduk argitzeko aukeri.
-Bestetik, Azarun 17xan iluntzeko 18;30tan Kofrai Zaharrin Zohardia ponentzixin aurkezpena eta Azarun 26an arratsaldeko 16:30tan ponentzixin eztabaidi.
Honeaz bat, aipatzeku de prozesu honetan norbanakuok dakauen inportantzixi. Hau, erabakixak hartzin datza; pertsona bat, boto bat. Horretxeatxik ezinbesteku dou ixena emoti (akreditati). Hori etxeko bi modu ezberdin daz, zeure kabuz ero presentzialki laguntza bidez.
Presentzialki ixena emoteko Azarun 17an eta 26an Kofrai Zaharrin ordu erdi lenaua ixenak emoteko aukeri egongo da.
Danon iritzixe ezinbesteku re, horretxeatxik zeuaz birsortu!

Zerbait ari da gertatzen, hor (Gaztelupeko Hotsak) Txuman bakarkako zazpigarren disku de atzo Donostin aurkeztutaku. Txuman ezaugarri ixan dan melodixa bazterrin itxi eta disko lakatza, heldu, entzunaldi bat baño gexaua behar dituana sortu dau. Disko heldu bañe ez heldutasune helmuga lez ulertute, geltoki modun baino.
Ohiku dan lez, Txumak berak sortu dau disko barriko musika eta berba guztik.
Danetatik da disko barrixan; erdi tempoko poparen, rockaren eremu berana egin dau Txumak; bañe badaz ñabardura gehixaua. Country-folk anglosaxoin lurraldea arrimaten da batzutan; zein ederrak Gaizka Isunzaz (Audience) eindako duuk Dirua falta zaigu-n; Power poparen eta post-rockaren oihartzunak (Apurrak galtzetan), blues gaurkotua (Bagoaz hemendik), uriko klub batetik aterataku emoten dauen pop-rocka (Egun handia eta Uda usaina)… eta diskuai amaieri emoten dotsann Poz biribila poperu.
Txuma ez da bakarrik disko honetan, azken urtitan bere taldekide dizen Natxo Beltran (Bateria), Rafa Aceves (Pianoa eta teklauk), Miguel Ramirez (Gitarristi) eta Ekaitz Hernandez (Baxu) euki dau albun eta sekulako babesa eta indarra emon dotze.
Azkeneko bi urtitan Mutrikun bixi de Murugarren, eta hango AME estudixun graba dau disku Axular Arizmendiaz. Arizmendik diskun kontzeptu oso ondo ulertu dauela uste dau kantaixak, kontzeptu narrazinoin eta taldin kohesinoin baita.
Kolaboratzailik be euki dau Txuma Murugarrenek disko barri honetan: Gaizka Insunza (Audience), Asier Ituarte (tronboi) eta Angel Unzu (gitarra akustiku).
Ezta egun egokixena gaur. DONALD TRUMPek irabazi dau hauteskundik Estatu Batuetan eta honek mezo argixe zabaldu dau ERREFUXIATUK KANPOA esanaz, bañe guk beste hau esaten dotzau.
Idatzi hau OIHANA GOIKOETXEA OSA erizain Ondarrutarrak bixalduzku GREZIA aldetik:




Greziako errefuxiatun kanpamentutatik:
Softex, Vasilikas, Derveni, Sinatex, Sindos Karamanli, Nea Kavala, Cherso, Kalahori, Fracaport, Vahichori, Elpidia … Egun batzuk pasa diz kanpamentuk bixitxaten hasi giñanetik, euran seme alaban lelengoko bixotz taupadak ekografixan ikusieran irribarrik erregalatezkuzen emakumik ezautzen gazenetik.
Egun batzuk pasa diz ondala bost hillabete ezautu nitxuzen Aia eta Usman topa nebanetik, Idomeni eta Eko-ko geure umik. Edo familixa Kurdu, apirillearte eztakarrena asilu eskatzeko bigarren elkarrizketi; esanez eztala arazo bat, familixa guzti batea dalako.
Egun batzuk pasa diz Moha ezautu nebanetik, palestinatik etorri dan lagun eta itzultzaile ezin hobi. Beratxik ezpazan ixango Rowing Togetherreko lana ez zan ixango posible aurrea eruti.
Egun batzuk pasa diz konturatu nazenetik jentik eztakarrela lengo jakinmin bardine galdetzeko nungu zazen edo umik eztatozela lengo energixa bardiñaz jolastea.
Baakixue zeatxik?
Gaurko egune, atzoko eta bixarko egunan bardiñe dalako.
Pentsaten jarteko momentu de.
Konturatzen gaz benetan zeatxik dazen hamen?
Konturatzen gaz benetan zeatxik laga dotxuezen euran biximoduk atzin?
Konturatzen gaz GERRAk atxik datozela? Edo euran herrixetan ZAPALDUTE dazelako?
Konturatzen gaz etorkizune idazteko aukeraik ezgazela emoten?
Eta ZEU ixango baziñake egunerokotasune halako haima baten etxen dabena, ZER?
Ordun, ze ein neike? Diru nahi dot emon, jateku eta erropak batukou, medikamentuk bixaldukou…primeran! Baine baakixue ze? Amen bir dana, mugak behingoz zabaltzi de.
OPEN THE BORDERS!
AHLAN WA SAHLAN!
Aurrea jarraitzen dabe KRESALA K.E. 50. urteurreneko ospakizunak. Zapatun arratsaldeko 7:00etan Alamedako erakusketa aretun XANTI LEDESMA ipuin kontalaxe eongo da. Etorri entzun eta ikustea!!!

ONDARRUn gero ta gexa reziklaten douz zamarrak bañe halan da guzti gexa einbiko gendukela be argi da. Hori dala ta hamendik aurrea pauso barrixak emoteko gai honeaz, batzar batea deitzen dau udalak baixakurako Kofrai Zaharrin. Danok apur bat gexa etxen badou gure ondorenguk eskertuko dozku.

Ametsak egi bihurtu leikezelako auzolanin, danon artin.
Horretan dabil Errigora:
Bi saski ein doitsuez: zurixe eta baltza, 20 ekoizlek osatutako saskixak.
Zuk zein hartuko dozu, zurixe ala baltza? Guk zurixe eta baltza!

Bixar da eskaerak eitteko azkanengoko egune.
Ondarrun eskaeri eitteko: AEKn, Zubi Zahar Herri Ikastolan, Aldatzan eta Kulixkan. Ezin aillata bazabiz… internet bidez be ein zeinke eskaeri!
Anima! Aurrea beide danon artin bide barrixak zabalduko douz!
Atzo arratsaldeko 7etan hasi eta 9xak aldin amatxu zan ekimena. Egun euritsu eta hotzai aurre etxeko ondo jantzi eta polikiroldegiko berotasune sentiu gendun. Antzerki, dantza, abesti, musika eta bertsoz bete zan eraikiñe. JON MAIA bertsolaxak esan ban latxeik KRESALA bixi dan bittartin ONDARRU bixiko da. Hamen irudixak.










Amaitzeko esan 20 euron trukin KRESALAk beran histoixi batu dauela liburu eta cd baten eta udal erakusketan dazela saltzen.

SAHARAr kanpamentun aldeko elkartasun zozketako saritxuk:
Zeure zenbakixe ixan bada saritxu, geuaz harremanetan ipini: saharazozketa@gmail.com helbidea idatzitxe. Millesker parte hartzearren!!!
Arratsaldiai itxuri nahi badotzazu emon, Beikozina juti baño besteik ez dakazu. Gogoratu 19:00 puntun hasiko dala GORKA AGINAGALDE eta MARIBEL SALASen MONOLOKOS emankizune.
