Azaroak 11 (baixaku) TXUMA MURUGARREN Beikozinin

txuma-murugarren-azarun-11

Diskun zuzenezko AURKEZPENA

Zerbait ari da gertatzen, hor (Gaztelupeko Hotsak) Txuman bakarkako zazpigarren disku de atzo Donostin aurkeztutaku. Txuman ezaugarri ixan dan melodixa bazterrin itxi eta disko lakatza, heldu, entzunaldi bat baño gexaua behar dituana sortu dau. Disko heldu bañe ez heldutasune helmuga lez ulertute, geltoki modun baino.

Ohiku dan lez, Txumak berak sortu dau disko barriko musika eta berba guztik.

Danetatik da disko barrixan; erdi tempoko poparen, rockaren eremu berana egin dau Txumak; bañe badaz ñabardura gehixaua. Country-folk anglosaxoin lurraldea arrimaten da batzutan; zein ederrak Gaizka Isunzaz (Audience) eindako duuk Dirua falta zaigu-n; Power poparen eta post-rockaren oihartzunak (Apurrak galtzetan), blues gaurkotua (Bagoaz hemendik), uriko klub batetik aterataku emoten dauen pop-rocka (Egun handia eta Uda usaina)… eta diskuai amaieri emoten dotsann Poz biribila poperu.

Txuma ez da bakarrik disko honetan, azken urtitan bere taldekide dizen Natxo Beltran (Bateria), Rafa Aceves (Pianoa eta teklauk), Miguel Ramirez (Gitarristi) eta Ekaitz Hernandez (Baxu) euki dau albun eta sekulako babesa eta indarra emon dotze.

Azkeneko bi urtitan Mutrikun bixi de Murugarren, eta hango AME estudixun graba dau disku Axular Arizmendiaz. Arizmendik diskun kontzeptu oso ondo ulertu dauela uste dau kantaixak, kontzeptu narrazinoin eta taldin kohesinoin baita.

Kolaboratzailik be euki dau Txuma Murugarrenek disko barri honetan: Gaizka Insunza (Audience), Asier Ituarte (tronboi) eta Angel Unzu (gitarra akustiku).