Beti ospatu ixan douen lez gaurko gabaz (ekainak 23), aurten be suak biztu diz herriko lau kantoitxan. Sare sozialei esker, KAMIÑAZPIko suak ikusi douz zuzenin edo gora beatu ezkeo AKILLA parin sugarrak ikusi ahal ixan douz. Beste batek aldiz, ASTILLERUko su tontorran argazkixe bixalduzku (Latxanbre enparantzan atataku).

Beste hau IPERKALIN atataku de, su txiki baten ingurun afai ederra jaten


Arnasa elkartik kamiseta barrixak saldukotxuz Zapato Azuleko kamiseta azokan. Eta 11tatik aurrea puzgarrixak egongo diz Itsasaurren, Arnasak antolatute.
Gaur, Roal CBeko biargiñak, LABeko kimiketako arduradunakin batea agerraldixe ein dabe Gardotzan (Berritxun), enpresa eta langillin artin hartutako akordixun barri emoteko; ixan be, hamendik aurrea hitzarmenan araberako soldati jasotzeaz gain, atzerapenak be kobratuko dabe.
“Astelehenin, Bizkaiko kontserba hitzarmen barrixe sinatu gendun. Horren

Atzo Ekainak 20, nazioarteko errefuxiatun egune ixan zan. Europan askatasun eta segurtasun bille dazen migratzaile eta errefuxiatun egoera larrixe ikusitxe, herritxik eskatu nahi dou beste behinbe Europako politikak aldatzeko, eskubide urraketa gexauarik ez eoteko eta babes egoerak bermatzeko! Gizarte konprometitu bat eskatu nahi dou, pertsona danak eukiaz herrixan tokixe.
Eta zelan ez, herrixe dalako arnas leku, euskal errefuxiatuk geure artin nahi douzela euki be eskatzen dou, geure artin eta LIBRE!
