ROAL CBko langillik be akordixu lortu dabe

LAB sindikatuk idatzi hau bixalduzku:

ROALeko langillik lortu dabe hitzarmenaGaur, Roal CBeko biargiñak, LABeko kimiketako arduradunakin batea agerraldixe ein dabe Gardotzan (Berritxun), enpresa eta langillin artin hartutako akordixun barri emoteko; ixan be, hamendik aurrea hitzarmenan araberako soldati jasotzeaz gain, atzerapenak be kobratuko dabe.

Roal CBko langillik mezu argixe zabaldu nahi dabe: aldaketi posibli de eta borrokatzik merezi dabela. Horreatxik, Lagunonbi, Azken Ikutu, Aurrez eta Cikautxoko beste azpikontrata batzuetako langillik animatu nahi dotxuez gutxiengo lan baldintzen aldeko bidi etxea. Bide horretan laguntzeko prest eongo diz Roal CBko langillik eta LAB sindikatu.

 

 

Iruzkin bat utzi

Eskubide sozialak, Lan mundu atalean

Erantzunak itxita daude.