Month: maiatza 2015
Hasi de hauteskunde kanpaini
Maxatzeko eta ekaineko programaziñoi RADIXU irratixan, 105.5 FM
Atzo be, koipi errixun gora
NAHIKURE, laga gaztik bakin
AURRERA ikustea juteko autobuse OÑATIre
Pasan zapatun Zaldupen egon zan giro ederra ikusitxe, Aurrerak autobuse antolatzi pentsa dau domekan Aurrera animatea juteko Oñatire. Partidu 16:30xetan hasiko ra, eta autobusak arratsaldeko 15:15etan urtengo dau Zaldupetik. Autobuse debalde ixangora bazkide eta ez-bazkidintzat, eta apuntateko Zaldupen bertan edo 946 831 053 telefonure deitxu bir de. Jenti hasitxe ra apuntaten! Etorri taldi animatea, domeki ixaleike Aurrera mailaz altzakoran egune ta!
Aurrera beti AURRERA!
Maxatzak 8 (baixaku), KIROL GALI Kofrai zaharrin
Datorren baixakun, iluntzeko 19:30xetan ixango da Kofrai Zaharrin 2014 urteko KIROLAREN GALA. Aurreko hiru urtitako formato bardine eukiko dau, hau da, lau saritun ingurun presta dotxuezen ikus-entzunezko muntaiak jarriko diz eta gero sarixak banatu.
Sarixak banatzea AGER SOLABARRIETA eta MAITE BADIOLA etorriko diz, dakixuen modun, kirol egokitun aritzen diz hainbat urtetan.
ANIMA ETA HURREATU KOFRAIDE BAIXAKUN, ZEUEN BABESA EMOTEA HERRIKO KIROLAXAI!

Maxatzak 8 (baixaku) THE EXCITEMENTS, Beikozinin
Maiatzak 7 (eguena) kanpaina hasieri antxoa janaz
“Lienzos, humedales y raíces” ONDARRUTAR baten erakusketi Managuan

MANAGUA (NIKARAGUA) aldetik jaso dou hau notizixiau:
Kaixo lagunok!
Nikaraguan be ondarrutarrak arte mundun biharrin gabizela erakutsixe emoteko, hamen bixaltzen dotzuet datorren baixakun, maxatzan 8xan, Managuan beste hiru artistaz batea inaugurako douen erakusketin kartela.
Batxe erakusketan agertuko dizen pare bat kuadron argazkixe be. Ze, ezingo dozuenez etorri, ba argazkixan barabe gozatzeko.

Bueno ba, hurrengorarte, besarkada bat danoi, eta ondo segi!
Aurrera beti!
Itziar Garalde, Managuatik.












