Aurrerakuk hasi diz gabarri preparaten zapaturako

image

AURRERAkuk Antxoa eguneko arratsaldeako egitarau prestatu dabe eta hauxe idatzixau bixaldu dosku:

Eskerrik asko tabernari eta dendariei, Ondarroa Arraun Elkartea, Ondarruko Bateleruk, Kresala Kultur Elkartea eta Unanue Musika Eskola eta Ondarroako Udalari. Bereziki eskerrik asko Antxoa Eguneko antolatzaileei, egun berezi honetan Aurrera festa horretan murgiltzearren.

Gogoratu, goizeko 12:00etan, Ondarroako Udalak harrera egingo diola Aurrerari Udaletxeko pleno aretoan. Bertan izango dira jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzakoak. Etorri zuek ere!

Hamen egitarau:

aurrera

Honetxek diz EH Bildun sobrin egon bir dizen botuk

Atzo komenta gendun botuk inprimiuten daben enpresik arazuk eukitxuzela, eta EH Bildun sobre batzutan botuk ez dazela ondo edo eztala botoik.

Horretxeatxik, konproba ondo ondo ia zuen sobritan botoik badan, eta ia botu ondo dan.

Honetxek diz sobre bakotxin egon bir dizen botuk:

– Sobre zurixin, kolore zuriko Ondarruko botu, Josu Arrizabalaga zerrendaburu dana.

image

– Sobre naranjan, kolore naranjako Junta Jeneraletako botu, Busturia-Uribe ipintxen dabena, eta zerrendaburu Josu Imanol Unanue dana.

image

Zeuen ingurun be komenta hau, eta esan jentiai botu ondo dakarren beatzeko.

Ondarrutar bat atxilotu dabe guardia zibilak

txioEstatu espainolin aurrea erun daben “araña 3” operaziñoin barrun hainbat euskal herritxar atxilotu dotxuez. Tartin Ainhoa Zarraga ondarrutarra. Gaur (maiatzak 19 martitzena) iluntzin atxilotu dabe Guardia Zibilak eta La salveko kuartelea erun dabe. Bertan deklaraziñoi hartu ostin libre laga dabe. Interneteko sare sozialetan terrorismu goraipatu dabela esanda atxilotu dabe.

Adierazpen askatasunan kontrako beste eraso bat. Polizixa españolantzako adierazpen askatasunak bakarrik balixo dau españoltasunan bozeramalintzako, finantzari lapurrantzako eta ultra eskumin ixenin heriotza-mehatxuk botaten dabenantzako.
Adierazpen askatasunari erasorik ez!