Gaur Aberri Egune da eta hauxe da Ondarruko kalik dakarren itxuri.
Month: apirila 2015
Emakumin kontrako indarkerixi salatu dou
Ondarruko gaztik, mendi martxan
Gixon batek emakume bat hilddau Gasteizen
Matxismuk beste hilddako bat laga dau Gasteizen. Gixon batek emakume bat hil ban atzo. Hori dala ta, udalak ikurriñe masta erdixan ipini dau, bandera lilaz batea.
Ezin geinke onartu gixon batek pentsati emakume bat hiltxeko eskubidi daukenik. Matxismoik ez! Eskubide bardintxasune eta askatasune danontzako!
ABERRI EGUNE 2015
Errekaleorren argixe kendu dabe
Dakixuen morun Ondarruko eta Euskal Herriko gazte asko Gasteizko Errekaleor auzu daz okupaten eta berpizten. Ba atzo polizixak agertu zin eta argixe kendutsen. Kargak eta identifikazinoik be egon zin. Gaztik esan dabe proiektuaz aurrea duzela segiutea, gaur egun gaztik dakarren prekariedadi ikusitxe beste aukeraik ez gakoela geatzen.
Nahizu derbixe ikustea jun? Hartu parte ELKARTASUN Zozketan
Herriko taberna ezberdiñetan eongo diz saltzen ELKARTASUN zozketako txartelak. Euro baten trukin San Mamesen egon zeinke zeure kolorik animaten eta bide batez elkartasune emoten preso eta iheslaxai.
Gogoratu partidu apirilan 28xan ixango dala eta zozketi hilan 25in eingo dala. TURRUNIN zenbaki saritxu zein ixan dan argitaratukou.

















