Blanqueo de Capitales?

hau baiHauxe da Ondarruko presun senidiai (Euskal Herriko guztiai kontixu) alla gakuen zitaziñoin ixenburu. Guardia zibillan buleguta jun bir ei diz (La Salvea) testigo latxeik deklaratea.
ASTERIXek esango leuken latxeik: Honek PIKOLUok burutik jota daz. Pentsaten badabe PRESUn senidik kikildu eingo dizela holako montajik atxik… argi dauke.

Apirilak 14, zoixonak ERREPUBLIKA zale guztioi

Gaur, apirilak 14, ospatzen da Espainiko estadun II. errepubliki aldarrikatu zaneko egune ta hori dala ta euskaldun askorek egun hau zelebra eitten dabe. Hamen euretako batek bixaldu doskun irudixe (Arrigorri ta Saturran tartin).

Gaur egun egokixe da be bai geure etorkizune erabakitxeko eskubidi aldarrikatzeko. Espainin jarraitxu edo independientik ixan, monarkixa español baten bixi edo errepubliki euki… Euskaldunok erabaki bir dou geure etorkizune, eta ez Madridek.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Iperkaleko obrak ixe amatxu diz

Iperkaleko obrak ixe amatxu diz. Behangaine gexena ipinitxe da, gasa eta tubo barrixak sartute… Detalle txikixak falta diz bakarrik. Pixapea duzen ezkilarak be barritxute daz. Hor dakazuez konparateko ixezko argazkixe eta aurtengu.
Geldike geldike Alde Zaharra konpontzen jun bigaz, bertako bixilagunak dakarrelako preminaik handixenak azpiegitura aldetik.

image

image

Errixu ezta zamarpotu

Hauxe argazkixe bixaldusku irakurle batek: gasoilan bidoi bat errixun behera.
Anekdota bat dala ahal dozue pentsa, baine zoritxarrez askotan ikusten douz zamarrak errixun gora eta behera.
Errixu garbi eukitxi eta geure osasune zaintzi, geure eskutan da.

image

EH Bilduk udal hauteskundita aurkeztuko daben herri programiai azkanengo ikutuk emoten

4Aspalditxik dabil EH bildu herritxarran proposamenak jasoten, maxatzeko udal hauteskunditan aurkeztuko daben herri programi preparateko.

Atzo ein gendun batzar bat, programi zehazten juteko. Jasotako idea guztin artin, prioridadi zeintzuk dakarren erabaki gendun. Gauza askoatxik ein gendun berba: auzutan eta kalitan dazen hutsunak, etxebizitzin arazu, herritxarran egoera ekonomiku, herriko garbitxasune, aparkalekuk… Laster aurkeztuko dau Ondarruko EH Bilduk herritxarrakin batea einddako programa definitibu.

IMG_20150411_172008

2