KIRMEN URIBE ez da geldik egoteko

kirmen3
Kirmenek beti dauke tarte bat beran idazle biharra albo batea laga eta herriko ekintzetan parte hartzeko.

Baixakun Kofraixan ikusi gendun bertsolai taldi zuzentzen
kirmen4
Eta gaur goxe guztin barran tzir ibili de lagun talde bateaz telebistako kamarak albun eukazela. Gure arrantzalin biharraz eta berak idazten dabenaz loturi eiñaz.
kirmen1
Gure Esku Dagon ekitaldixetan be ikusi dou aspaldixan.
image

Segi holantxenik Kirmen, herriko ekimenetan laguntzen eta Ondarrun ixena zabaltzen Euskal Herrixan eta mundun!

Gasoile errixun behera

Gaur hauxe ikusi dou Ondarrun: gasoile errekan behera.

Aurreko baten be ata gendun argazki bat Turrunin. Bertan ikusten zan gasoil potu errixun behera.

Kontixu hori bidoi gazte batzuk ata ben errixutik, eta kontenedoretan laga.

Ba gaur beste bidoi bat agertu de errixun, eta gasoile uretan zabaldute. Eztakiau bidoi bardine dan ala beste bat.

Aurrekun be esan gendun, eta atzea be esango dou: geuk ezparou zaintzen geure errixu eta itsosu, zeinek? Hortxe itxosun atrapatako arraine janda bixi gaz. Errixure botatako zikinak bueltan bueltan geure platerin amaitzen dabe. Zainddu daigun Artibai!

image

image

image

image

Galiziko haixik, Ondarrun

Domekan Euskal Herriko gaita jole galiziarran topaketi egon zan Ondarrun. Galiziko doinuk entzun genduzen kalez kale. Holakoxe Ondarru nahi dou guk, herri euskaldune, baine beste leko batzutatik datozen pertsonak eta kulturak eskuzabalik hartzeko prest!

image

image