ONDARRUn Ezkertiar eta Abertzale gazenontzat egun garrantzitsu ixango da domeki. Kofraxan erabakikou zein nahi douen ixati Ondarruko EH Bildun hauteskunditako zerrendaburu. Bilduk aurkeztuko daben alkategaixe herritxarrak buzoitxan proposatutaku de. Domekan erabakiko dou ia egokixe ereizten gaskun ala ez.
Ordun, badakixue, domeka eguerdixan, 12xetan, Kofrai Zaharrea.
Month: martxoa 2015
Asteburuko partiduk ZALDUPEn
Zoixonak UNANUE KAMARA KORALAi (Urtza Alkortan eskutitze)
UKK nire bizitzaren parte da eta kartzelatik ere horrela bizi dut. Ez pentsa gogoan ez zaituztedanik…UKK niretzat koroa baino gehiago da. Musikak, kanturako zaletasunak batu gintuen eta lagun talde /familia kantaria bihurtu gara. Gauza asko bizi izan ditugu elkarrekin , elkarrekin joan gara heltzen, eta enteratu orduko 25 urte mando!
Heldu gara bai 25.urteurrenera , eta oraingoan ere ezin izango dut zuen ondoan kantari aritu baina nire gogoa zuekin egongo den dudarik ez izan. Utzi akorderen bateko disonantziaren bat niretzat!
25 urte neskak! Kostantzia eta konpromezuaren adibide ukaezina. Urteak aurrera eta maila ere gora . Neurriko helburuak jarri eta poliki-piliki betetzen joan den emakume talde kantaria. Harrotasun eta miresmenez jarraitzen dut zuen adibidea, zuen lorpenak. Ilusioz eta gogotsu lehenbailehen zuen ondora bueltatu eta partitura ulergaitz horiek deszifratzen eta kantatzen hasteko. Baita Santa Zezilia ospatzeko ere! Je, je!
Audientzia Nazionaletik kartzelarako bideari, eskuburdinak atzean lotuta Pirritx eta Porrotxen:” kantatzen ez duenak zorionik ez du!” kantuarekin ekin nion, eta horrela jarraitzeko asmoa dut, kantari.
Ez naiz beraz gehiago luzatuko baina ezin amaitu gutuntxo hau , 25 urte hauetako abenturan bidelagun izan ditugun guztiei eskerrak eman gabe , haiek gabe ezingo genukelako bidea egin kantari . Eskerrak bereziki gure entzule fin eta leialei.
Zuei, UKK lagunoi…zoixonak! Ondo –ondo pasa eta bete bitza UKK-k beste 25 urte kantari ,zorionean.
Estremeratik , Urtza Alkorta Arrizabalaga
Eguzkik udalak 4 urtin einddako biharra balora dau
Lau urtean Ondarroako Udalak bide ona hartu du gure inguru naturala zaintzeko, baina gauza asko daude egiteko oraindik herri ekologiko bat lortzeko.
BATZORDEA MARTXAN. Duela lau urte udaleko ingurumen batzordea berriro martxan ipini zen. Erabaki ona izan zen, bertan batzen garelako ingurumenarekin arduratuta gauden herritarrak, arazoei irtenbideak topatzeko. Hurrengo lau urteetan ere batzordeak martxan jarraitzea eskatzen dugu.
Martxoak 27 (baixaku) banda kontzertu Kofrai Zaharrin
Martxoak 27 (baixaku) ibilaldi osasungarria kiroldegitxik
Martxoak 28 (zapatu) manifestazinoi: Ibon Iparragirre etxea!
Iparra Galdu Baik taldekuk prentsa aurreku emon dabe gaur, datorren zapatuko manifestazinoire deitzeko.
Manifestazinoik Alamedatik urtengo dau, 13:00etan, eta Ibon etxea ekarteko aldarrikatuko dau.
Informazinoi gexa Hitzan: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2015/03/25/larriki-gaixorik-dagoen-ibon-iparragirre-presoa-etxeratzeko-eskatuko-dute-ondarroan/
Martxoak 25 (eguaztena) atxiloketan kontrako mobilizazinoi Alamedan
Etxe kaleratzin kontrako pintadak agertu diz Ondarrun
Dakixuen latxeik on egun batzuk emakume batek beran buru hil ban Iruñan. On bi urte kalea bota ben multinazional batetik, eta langabezixan euan. Gainea hipoteka bat be baeukan, etxi pagateko. Horrek emakumik eskatutsan Laboral Kutxai beran zorra berraztertzeko, ezin balako paga. Laboralak ezezku emotsan. Laboral Kutxak esan dau emakumiai esatsanela berba etxeko prest euala.
Laboral kutxak 100 kaleratze ein dotxuz azkanengoko bi urtitan. Ezta ixan bakarra. Kaleratzik eitxuez be bai Kutxabankek, Santanderrek, BBVAk… Ondarrun be bota dabe jenti beran etxetik.
Bankuk herrixantxako zerbitzu bat ixan biko litxakez. Herritxarrak laguntzeko, eta ez herritxarrak etxetik botateko.
Horretxeatxik, banko publiko eta sozial bat bir dou Euskal Herrixan!









