Otsailan 5in Ibon Iparra epaituko dabe

Iparra galdu baik taldekuk hauxe bixaldusku gaur:
Datorren otsailaren 5ean (osteguna) Ibon Iparragirrek hitzordua dauka Alcala de Henares-eko epaitegian, Basauriko kartzelan jasandako jipoiaren inguruan. Gogoratzekoa da, Basaurin bi preso sozialen artean kafesnea aurpegira jaurti, ahoan ukabilkada bat eta lurrera bota zutela. Hala ere, funtzionariek agresio bat barik “reyerta” bat izan zela diote, eta Ibon biktima barik erasotzaile bihurtu nahi dute.
Argi dago funtzionariek eurek zirikatzen dituzte preso sozialak, preso politikoen aurka oldartzeko, eta gero babestu egiten dituztela, prebendak onartuz, edo kasu honetan bezala, salaketa faltsuak zilegiztatuz.
Ibonek makal jarraitzen du, baina egonkor.

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” ez zatxuau ahaztuten!!!

 jhisan rekordatixu

Natxe 35 urte beteko dizen bixar hil benetik, Ondarruko herrixak ez dau ahaztu. Urtik arin juten diz, bañe urtero gogoratu ixan dou beran erahilketi, hoixera memoixa historiku.

Jesus Maria Zubikarai Badiola (Ondarroa, Bizkaia, 1958 – Aginaga, Eibar, Gipuzkoa, 1980ko otsailaren 2a), Jhisa ezizenez ere ezaguna, ekintzaile abertzalea zen. 22 urte zituenean Ondarroan bahitu eta hilik agertu zen Eibarko Aginaga auzoan, mendian, bide bazterrean botata. Bederatzi tiro jo zizkioten, bost gorputzean eta lau buruan. Batallon Vaso Español delakoak hartu zuen bere gain Zubikarairen hilketa. Hil benin Euskadiko Ezkerrako kidea zan.

Jesus Maria Zubikarai atxilotu eta Basauriko espetxean egon zen 1975ean, ETA (pm) erakundeko kidea izatearen akusaziopean. 1979an berriro atxilotu zuten. Bahitu eta hil zuten egunean, etxean afaldu ondoren lagunekin irten zen kalera, eta neskalagunarekin izan zen goizeko 05:30ak arte. Ordu horretan bere etxera joan zen, bakarrik. Horrez gero ez dago gertatu zenaren berririk. Zubikarairen gorpua bide bazterrean botata agertu zen Eibarko Aginaga auzoan, mendian. Bost tiro zituen gorputzean eta lau buruan. Inguruan bi kaskilo eta bota gabeko beste bala bi aurkitu zituzten. Aginaga auzoko baserritarrek 06:30-07:00 tartean tiro hotsak entzun zituztela adierazi zuten, Zubikarairen gorpua agertu zen aldean.

Goxan agertzen dan biografixi, wikipedian azaltzen dizen datuk diz.


jhisan rekordatixu2

Aurten gañea beran Euskadiko Ezkerrako alderdikidin bidez lortu douz sasoi hartako irudi gexa. Hamen adibidez kidik eitsen omenaldiko irudixe, hil ben toki bardiñin

Aginagan, sasoi hartako euskadiko ezkerrako jendi

…edo ta erahilketin txostenan aurkezpenin…

23

…kidik beran hilkutxi eruten…

JHISAn enterru

Ordun sasoin lagunak eitsen agurtzeko karti be eskuratu dou:

jhisan lagunan karti 1

Eta hamen dakazuez beran familixakuk, hil ben leku bixitxaten.

kandido, iñake, jokin ZUBIKARAITARRAK

Amaitzeko esan bir dou, gaur dela egune ondioik iñor ez dabena jusixuta erun Jisha hiltxearren. Hil ben hurrengo egunetan bi oihu argi entzuten genduzen ONDARRUko kalitan, “JHISA gogoan zaitugu” eta “Herriak ez du barkatuko”. Hoixe entzuten  jarraitzen dou 35 urte beranduaua. Justizixi eskatzen dou.