Month: otsaila 2015
Emon zeure iritzixe: zer ein bir de Ondarrun hurrengo lau urtitan?
Dispertsinoin ingurun berba einddabe gaur
Eta zu, bazuz Zarautzea Txirrimorraskikukin?
Agur Akuliai! Agur Karnabalai!
Listo. Atzo Akuli errixure bota eta amatxu zin karnabalak. On eguneroko disfrazak jantzi eta buelta rutina. Udabarrixan zain geatzen gaz, askoik ezta falta eta.
Eskerrik asko Aritz Egurrolai beste behin be argazkixak lagatearren.
Eta zeuek be nahi bazue bixaldu karnabaletako argazkixak eta argitaratuko douz.
Udala espaloi barrixe etxen dabil Kamiñazpin
Kamiñazpin obrak hasi diz, espaloi barri bat etxeko, eta oinezkuk segurua ibili ahal ixateko. Egixe esan, falta etxeban, ze jenti kamiño albutik ibili bir ixaten zan.
Obra gexa be eingotxuez: eskilarak konpondu eta lur azpiko tubeixak be barritzea du udala.
Bizkaibusak betiko latxeik funtzionako dabe, eta trafikun eragin gitxi eukiko ei dau.
Otsailak 19 (eguena) hurrengo aldarrikapen sozialak preparateko batzarra
Otsailak 19 (euena) hitzaldixe: erizainen kontsultetan prozesu arin eta mugatuak
Ondarruko basun histoixiai buruzko komikixe ata dau udalak
Ondarruko basuai buruzko komikixe ata dau Ondarruko Udaleko Ingurumen Batzordik, Kaieten marrazkixakin, eta Nahia Gartzia herriko biologin eta historiazalin laguntziaz.
1500 kopixa banatutxuez ikastetxitan, eta laster liburutegixan be ahalko da lortu.
Hamentxe ahal dozue irakurri: http://www.ondarroa.eu/Documents/koimikia_basoak_azkena.pdf
Txirrimorraskin gonbidapena, Zarautzea juteko
Txirrimorraskik gonbidapena bixaldusku, datorren zapatun Zarautzea juteko. Zeta Zarautzea? Ba Jolasaz Hezi Kalea Bizi jaialdire. Euskal Herrixan aisialdixe lantzen daben taldin jaire. Egun ederra pasateko aukeri dakazue, eta bide batez Txirrimorraski lakoxe taldik laguntzeko aukeri be bai.
Jaialdire juteko autobusan tikik Zurrumurrun eongori saltzen hillan 17rarte (autobusak 10.30etan urtengo dau Ondarrutik eta 7etan buelta Zarautzetik), jaialdiko bazkaiko tikik erosteko aukeri be eongora Zurrumurrun (13 urte arte 6 eurotan da, bestik 12 eurotan).
Anima eta… Gora Txirrimorraski!












