Kurdistanen aldeko sinadurak eta diru batuko dotxu Ernaik Ondarrun

KURDISTAN, estaturik baiko nazinoi de. Turkia, Irak, Iran eta Sirian artin banatute dakarre. Urte askun nazinoi askatzeko burrukan dabiz.

Herri zapaldun artin elkartasune adierazteko, abendun 14, 20 eta 31an mahaixe ipiniko dou alde zaharrin:

– Kurdistanen egoerin inguruko informazinoi banatuko dou.

– Öcalan, lider kurdun askatasune eskatzen nazioartin martxan ipini dan sinadura bilketi engou.

– Kurduk bixi daben gerra egoeriai aurre etxeko ekarpen ekonomiku etxeko aukeri be egongo da 5€ko bono-laguntzan bidez. Horrez gain, pinak be eukikouz salgai €1en.

Bertan ikusiko gaz.

BIJI KURDISTAN!!!
(Ernai)

image

Abenduak 18 (eguena) MIRENTXINeko txoferran batzarra

mirentxinHauxe idatzixe bixaldusku Ondarruko MIRENTXINek:
Kaixo turruneko lagunok,
Urtero lez, gabonak hurbiltzen duzen heinin, Mirentxineko gidari bolondresan batzarra etxeko fetxak allaten gazkuz, eta zoritxarrez ongo urti be ezta ixango ezberdine. Hori dala ta abendun 18xan, arratsaldeko 19:00tan, kofrai zarrin eingoran batzarreako deixe etxen da. Danok zaze gonbidatute!!!
Mila esker eta ondo segi
Mirentxin.

*Baten batek galdetuko dau zeintzuk dizenn MIRENTXINeko txoferrak:

Borondatez juten dizen txoferrak kartzeleta, familixakuk eta lagunak erutea. Urtin pare bat bidai tokaten gako txofer bakotxai. Zenbat eta boluntaixo gexa, bidai gitxia. PRESUN ETXEKUK EZINDpDOUZ BAKARRIK LAGA. Bota zeuk be esku bat.