Euskal memoria fundaziñoik gaur aurkeztu dau DONOSTIn 700 orriko liburu. Bertan batutxu estatun terrorismuk Euskal Herrixan erain daben gertaera garrantzitsuenak. Liburu hau eitten jente askorek hartu dau parte: Joxean Agirre, Paul Asensio, Iñaki Egaña, Joxerra Bustillo… eta Eugenio Etxebesten hitzaurrik esaten daben lez “Estatuaren terrorismoa da disidentzia eta subertsioa borrokatzeko modurik eraginkorrena“. Estatun terrorismu erabili ixan da Euskal Herrixai aurka eitteko. Egunen baten espero dou argitxuko dala JHISA zeintzuk hil ben, edo ta ANGEL 34kun hilketi zeinek eiban, edo ta KOLDO ARRIOLA zeatxik hil ben… eta justizixi eingo dala. Ordun esango dou ailla dala benetako demokrazixe Euskal Herrire, bittartin….
Month: azaroa 2014
Ondarrutarrak, JONEaz bat
JONE AMEZAGA Errigoitiko neska gazte baten bille dabiz txapelgorrixak. Hauxe da JONE:
eta hau de ONDARRUTARRAK nahi dotsauena esan JONEi:
Motorrak berotzen hasi gaz, ONDARRUn Hari gara
Honezkeo ikusiko zenduen kalin ipini dizen pankartak eta batek baño gexauak galdetuko dozue zer nahi daben esan. Datorren urtin hauteskunde munizipalak eingo diz, eta ezker abertzalik batzarrak nahi dotxuz bultzatu herrittarran premiñak eta lehentasunak zeintzuk dizen danon artin eztabaidatzeko. Guk TURRUNEtik jakiñangain ipiniko zattuau noiz eta nun ixango dizen horrek batzarrok. Bixarko ONDARRU geuk ONDARRUTARROK ein birdou eta.
…eta gu Bilbon eon ga GAIXOIK DAZEN PRESUK ETXERATZIN ALDE
‘IBON a casa’ ZARAGOZA aldetik
‘Euskal Herrixan lagunak’ taldik deitxute atzo mundun zir hainbat konzentraziñoi ei zin, besteak beste Milan, Bergamo, Turin , Berlin, Buenos Aires, Belfast, Lisboa, Bartzelona, Madril, Malaga eta Zaragozan. Danak helburu bateaz, Euskal presun eskubidin alde eta sakabanaketin kontra. Esan birdou Zaragozako konzentraziñoin Ibon etxea ekarti eskatubela. Argazkixan ikusten dan lez Ebro errekin ondun eta El Pilaren azpixan.
Azaroak 29 (zapatu) bigarren eskuko azoki Perun alde
ELKARTASUN ZOZKETI, Euskal Herria – Katalunya futbol partidu dala eta
Abendun 28xan (iñuzente egunin) Euskal Herria-Catalunya selekziñoi nazionalak futbol partidu jokatuko dabe San Mamesen iluntzeko 8rak aldea. Horrako be lau sarrera ipiñi diz zozketan, eta herriko tabernetan dakazuez saltzen euro baten truke. Mostradorin eskatu! Zozketi bexperan, hillan 27xan, eingo da 14:00xak aldea, Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa bi eingo diz, eta bakotxin bine sarrera zozketatuko diz (ie lagun! toka ezkeo bakarrik eza jungo ezta?)












