Irailak 21 (domeki), agerraldixe Alamedan: Neu be zubi harresixan egon nitxan!

2013ko maxatzan 15in Ondarruko zubi harresixan parte hartzeatxik bost lagun epaituko dotxue eguaztenin Bilboko auzitegixan. Bostai ertzainak erasotzi leporatzen dotze. Epaiketa hori salatzeko, domekan (irailak 21), elkarretaratze jendetsu eitteko deitu dabe Ondarruko Alamedan, 13:00tan.

Eta eguaztenin (irailak 24) elkarretaratzi eingo da Bilbon  .

Kontzentra bilbo

Ondarruko elkarretaratzi Biolentzia bakarra zuona izan zen, epaiketa politikorik ez! lemapin eingo da

Zubi harresixe Urtza Alkorta preso politiko ondarrutarran atxiloketi saihesteko ein zan. “Kartzelak husteko garaia” zala aldarrikatuz, 2013ko maxatzan 15in ehunka lagunek URTZA inguratu gendun Ondarruko Plaiko Zubxian. Eta hoien tartin txapelgorrixak identifikatutakuk diz eguaztenin epaituko dotxuezenak, Urtza Alkortan anaxi tartin.

DSC_0191(2)

Ondarrutarrak Eskozin

Ze pentsaten zenduen, Eskozire eztouela bixaldu korresponsalik? Ba bai, bixaldu dou, eta hasi gaz beran argazkixak jasoten. Jungo gaz hamentxe ipintxen.

Ah, eta gaur gona eskozesaz kalea bajateko asmu badakazue, ata argazkixe eta bixaldu Turrunea!

Gora Eskozia! Yes! Aye!

IMG-20140918-WA0005

Ondarrutarrakin batea eskualdeko jenti be egon da Eskozin. Adibidez, EH bilduko Maribi Ugarteburu.

image

image

Txokun be bat ein dabe Eskoziko erreferendumaz.

image

On emaitzan zain geatzen ga. Pozik eta inbidixiaz guz lota, geuk be halakoxe referendum bat nahi douelako Euskal Herrixan. Baine Espainin jarreri ikusitxe, argi da bihar asko ein biko douela, euskaldun danok alkarreaz bat eindde. Geure eskutan da, eta lortuko dou!

Gaur Eskozik irabazi dau, eta danok irabazi dou

Gaur Eskozik beran etorkizune erabakiko dau erreferendumin: Independientik ixan ala ez. Gu baiezkun aldekuk gaz, pentsaten douelako Eskozi independientik beran eguneroko arazuk konpontzeko ahalmen gexa eukiko dabela. Independientik ixanda, eztotxuez aguanta biko Londresen murrizketa neoliberalak. Gainea, sinisten dou nazinoi txikixakin osatutako Europa eta mundo baten.

Dana dala, gaur ya Eskozik eta eskozesak irabazi dabe. Baiezkuk urten ero ezezkuk urten, euran etorkizune erabakitxeko aukeri euki dabelako. Eta bide batez munduko nazinoi guztiok be irabazi dou, etorkizune modu demokratiko baten erabaki leikela demostra douelako. Zoixonak Eskozi! Meal do naidheachd, Alba!

(Udalak be bat ein dau Eskoziko erreferendumaz eta Eskoziko banderi ipini dau udaletxin)

P1080921

Bizi ahal izateko hil beharra

Duela hogeita hamar urte (1984), iritzi artikulu bat idatzi nuen “EGIN” egunkarian, hemen jartzen den izenburu berarekin. (Gaurko honek ez du zer ikusirik harekin) Artikulu haren zergatia, Baionako katedralean, 43 euskal errefuxiatu gose greban ari zenekoa da. Donostiako belodromoan, mitin batean, bozgoragailuen bidez entzun genituen zintan grabatutako beraien ahots aulak, hilzorian zeudela zirudien eta azkeneraino dena emateko prest zeuden, beraien eskubideak lortu arte. Hemezortzi egunez ekin zioten grebari, polizia fratsesak indarrez kalera atera zituenera arte.

Euskal Herriko historian zehar milaka eta milaka herritar hil izan dira borrokan, Espainia eta Frantziako indar okupatzaileen aurka, gure eskubide historikoen defentsan herri bezala bizirik irauteko. Zer esan nahi du eskubide historikoak? Independentzia eskubidea. Besterik ez.

Irakurtzen jarraitu

Diadako argazkixak jasoten jarraitzen dou

Diadako argazki gexa jasoten jarraitzen dou. Ongun Mirenek bixalduskuz, Bartzelonan bixi dan ondarrutarrak.

Hantxe batu ei zin ondarrutarrak, lekatxarrak (pla-pla einddako antxoakin), markiñarrak, azpeitxiarrak… Bera Miren esko bat botaten eon zan, manifestazinoi antolatzen, eta Castellersak ikurriñe altzati be lortu ban. Beran etxeko balkoi zelan euan apaindute be, ikusteku de.

Eskerrik asko Miren, eta gorantzixak Ondarrutik!

20140911_195125

20140911_132016

20140911_092942

20140911_132000

20140911_145501

20140911_154517

20140911_173200