Gaur, Zubi Harresixan egon zin 5 lagun Gernikako epaitegire jun diz deklaratea desobedientzixa delitu bat egotzitxe. Donostiar bi, Munitxibarko bat eta ondarrutar bi deklaratea jun bir ixan di. Desobedientzixi tresna lez hartute, elkartasunetik konpromisure, Donostitxik Ondarrure, Ondarrutik Lekitxoa, Lekitxotik Iruña eta Euskal Herrire, LIBRE nahi douela bixi aldarrikatzen jarraitxukou!!
Month: azaroa 2013
Azaroak 16 (zapatu) Mendi irteeri Gozika eta Santa Kutzea
ADIN GUZTIAK DIRA ONAK KIROLA EGITEKO: ZUREA ERE BAI kanpaina barruan, aurtengo bigarren mendi irteeri antolatu da datorren zapaturako:
ONDARROA-GORIZIKA-SANTA KUTZ-ONDARROA
Zailtasun maila: ERRAZA
Luzera: 8,5 kilometro
Iraupena: 2 ordu inguru
Irteera puntua: Goizeko 9etan, Alamedatik
BEHOBIA-DONOSTIAn ondarrutarrak
Azaroak 16 (zapatu) HERRI BAZKAXE Txokun, KIRRUn kuadrillik antolatute
ERRIGORA ekimena: Nafarroako hegoaldin euskeriai laguntzeko, ONDARRUn
ERRIGORA egitasmuk Nafarroako hegoaldeko nekazaritzi bultzatu nahi dau. Merkataritza globalizatuk etekin gitxi lagaten dotze bertako nekazarixai. Euskal Herriko etxitan zonalde horretako produktuk konsumitzik garrantzi handixe dauke. Egitasmo honeaz “zona no vascófona” dalakun euskeri bultzatu nahi dabe, baitxe be. Hori guzti auzolanin oinarritute, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarea elkartik batu diz kanpaina hau aurrea atateko.
Argazkixan agertzen dan otzara izugarrixe 50 eurotan saltzen da. Nafarroako hegoaldeko produktuk diz, kalitate maila altuko produktuk eta nekazarixan biharra aitortzen dabenak. Edozein dendetan kobrako dotzuen prezixu de, bañe, hainbat jenden lanai esker, prezixo honen %25a euskerintzat ixango da.
ONDARRUn KANTTOIPEn zabaldu dabe lokala honek kajak saltzeko. Oso erreza da berau lortzi. Jun berta, emon ixena ta helbidi eta etxea erungotsue kaji. Egunero arratsaldeko 6tatik 8etara egongo diz bertan hillan 15a arte.
Ohar txiki bat: ezetz igarri bideuan agertzen dizen egurrezko kaxak, nungo herrixan jaso dotxuen?














