Month: maiatza 2013
Barkamena hartzekodunak, barkamenaren zordunak
Iragan hurbileko eta gaurko Euskal Herriko historia labur bilduz egitera joango bagina, balantzea eginez, hainbat datuz baliatutakoa izango litzateke. Ekonomian bezalaxe, bi kotzeptu berberak jarriko nituzke, hau da: hartzekodunak eta zordunak, eta antzekotasunean jarraituz, sosen (diruak) ordez, barkamenak.
ETAk behin betiko iharduera armatua amaitutzat iragarri zuenetik, bakea ekarriko digun prozesua aldarrikatzen ari gara: bizikidetza, errespetua, justizia, eskubideak, memoria historikoa, kontakizuna…
Maiatzak 18 eta 19: Plantetan antzerki jardunaldixak
Maiatzak 18 eta 25: bertsolaritza eta generoa, Etxelilan
Ama, umi eta atzin MAMU
Ez ga gelditzen, bixar danok PLAZA
Zeindde biolentu hamen?
Argazki gexa jasoten jarraitzen dou. Gaur jaso douzenak oso adierazgarrixak diz. Ertzain batek erresistentzixa baketsu etxen dan pertsona bat odoletan lagaten badau, zeindde biolentu?
Eskerrik asko Nieves goiko argazkixakatxik. Behiko argazkixak Aritz Loiolak Garantzako atatakuk diz.
Eta beste periodiko batzutan agertu dizenak:
Maiatzak 16-22 , kirol medikuntza unitate mugikorra Zaldupen
Kirol medikuntzako unitate mugikorra egongo da Ondarroan maiatzaren 16tik 22a, zehazki, Zaldupe Udal Kiroldegi aurrean, eta herriko 26 pertsonei egingo dizkiete azterketak.
OndHarro!
Lagun batek bixaldu daben irudi ederra!
Askeguneko komunikazinoi taldik be biharrin jarraitzen dau, argazkixak eta bideuk batzen, eta laster argitaratukotxuz!
The Guardian-en be agertu ga!
Argazkixak eta bideuk jasoten jarraitzen dou. Segi bixaltzen! otzara@hotmail.com
74 urteko gixona tatarrez ertzain artin.
Goiko bideun, adi honetxei momentuai:
0:07txik aurrea, ertzainak karpa parin dan gixon urdinddunai joten.
0:30 – urdinddun gixona kokotetik estutute.
1:19 – 74 urteko gixona behangainea botata. Aupa Sabin!
Hauxe da Urkullun ertzaintza “barrixe”!
KONTUZ berban esanahixaz!
Diño barne sailburuk, euran nahixe txapelgorrixak “policia de proximidad” bihurtzi ei de eta adibide morun Boby ingelesak jartzen dotxuz. Edo geuk ez dou ulertzen, edo eurak enfasis gehixei ipintxen dotze. Guri, eurak erabiltzen dotxuen maittatzeko moldik, gorrotu sortu eragiten dozku. Beste alde batetik, guk beti ulertu dou, herriko agintari nagusixe udaletako egiten dizen botun bidez aukeratzen dala. Gure herrire agertu dizen tipo arrotzak, ez dabe bardin ulertzen. Hori bai eurak DEMOKRATAK diz, gu ostea BIOLENTUK. Baten batek mundu aldrebesa dala esango dau.



















