Hamen dakazue Urtzan helbidi, eta Asierren helbide barrixe. Idatzi eta konta Ondarruko gorabeherak, eskertuko dabe eta!
Month: maiatza 2013
Zoixonak Kemen! Matxe-matxe!
Aupa Urtza. Euria gara
Bai Urtza, irribarre egin dugu indarra sobera daukagulako bidezkoak ez diren lege eta arauak ez onartzeko, gai garelako zubiak begirunez betetzeko, euritan igeri egiten ikasi dugulako egin dugu barre
Aupa Urtza, zelan zabiz? Tira, lagunek zuri gutun bat idazteko eskatu zidaten orain dela aste bat inguru. Ondarroako Aske Gunearen bidez zer irabazi dugun zuri idatziz azaltzeko eskatu zidaten. Ni, ordea, ez naiz gaur arte gai izan zuri pare bat lerro idazteko. Badirelako idatzi nahi ez ditudan hainbat bizipen. Horien gainean idazteak bizitakoa lanbrotuko ez ote duen zalantza daukat… bai, idatzi baino nahigo dut sentitu, usaindu, gogoratu eta besarkatu. Lerro hauek idaztea, elkarri emandako azken besarkadatik askatzea modukoa da, euriak banandu izan bagintu moduan… jarrai dezadan, baina.
Euskal iheslai politikuk be, hor daz
Askotan, bixi douen gatazkan, iheslaixak albo baten lagaten douzen sensaziñoi eon ixan da, gure hizkuntzan presuk berbi behin ta berriro erabiltten badou be, iheslaixak hortxe sartzen douzelako edo. Bañe iheslaxak euran berezitasune dauke. Era askotako iheslaxak daz (sasixin dazenak, erdi “legeztatute” dazenak, apartea jun dizenak…) bañe danak erbestea urten bir ixan dabe arazo politiko baten aurrin behartute. Argi geatu bir de, nahiz eta euran sorterrittik kanpun egon, inoiz ez dabela herrixaz loturaik galdu, edo lagunan bixitxan bidez, edo familixan bidez…
Gaur egun gatazkiai irteera bat emon nahixan gabizenin, IHESLAXAK, bat eitten dabela gogoratzen dozku, ta hori dala ta, dei bat eitten dozku, ekainaren 15eako MIARRITZeko IRATY gelan.
Horreaz bat eindde, ONDARRUTAR talde batek berta juteko deixe luzatzen dozku. Gogoratu eta kalendaxun apunta ekainan 15in MIARRITZEA, han ikusiko ga.
Greba orokorreako preparata gaz!
Hauxe da Ondarrun greba orokorra dala ta preparata dazen ekintzak. Anima eta parte hartu! Eskubide sozialan alde, murrizketan kontra: maiatzak 30, greba orokorra!
Ta ontxe bertan lelengoko datuk alla gazku, EIKA lantegiko biharginak ein dabe bozketi greba jun ala ez, eta hau ixan da euran erantzune, grebi BAI 224, eta EZ 156. Beraz GREBA duz. Maxatzan 30 danok KALEA, erantzun beharra dakau, bestelan burutik bera KAKA ein gosku eta.
Maiatzak 24tik ekainak 2ra, Ondarruko gaztin komiki erakusketi
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!
Maiatzak 25 (zapatu), Zapato Azulan bideoklipe grabatea duz!
Badator Zapato Azule!!! Aurten ekainan 29xan ixango da. Baine ondarrutarrok jaxaz bakarrik konformaten ez gazenez, bideoklipe grabati be pentsa dou. Ze kanti badakau, ordun bideoklipe be euki ein bir dou, ez?
Bixar (maiatzak 25) grabako diz bideoklipan irudi batzuk, Alde Zaharrin 13:00in, eta jente asko bir dabe. Agertu zeu be mahunezko jantzitxe! Ondo pasati, asegurata!
Baixaku (maiatzak 24), batzarra: zer ein geinke Ondarrun zamar gitxia sortzeko?
Baixakun, konzentrazinoi: emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!
Udalak Laudion gertatutako hilketa matxistaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egiten die herritar guztiei. Barikuan, hilaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Alamedan.
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez!











