Gaztik zazenok eztozuez ezautuko, baine galdetu gurasuai edo atxitxe eta amumai, ia zemat ezautzetxuezen.
Irakurle batek esasku honek herritxarrak portun batzen zile kantateko, franskimun euskeraz kantatearren multak ipintxen zitxuezen eta!
Gaztik zazenok eztozuez ezautuko, baine galdetu gurasuai edo atxitxe eta amumai, ia zemat ezautzetxuezen.
Irakurle batek esasku honek herritxarrak portun batzen zile kantateko, franskimun euskeraz kantatearren multak ipintxen zitxuezen eta!

Iragan azaroaren 25ean PNV-k Sukarrietan ospatu zuen ekitaldi politikoaren berri irakurtzean, izki handiekin idatzita irakurri nuen: “Urkullu ensalza el Concierto como “continuación de la soberanía vasca” (Gara, 2012.11.26, 12. or.).
Gero, artikuluan zehar, zera : “(…) Urkullu remarcó que para ser una nación “no son precisas las fronteras, ni las físicas ni sobre todo mentales” y abogó por “exprimir al máximo las herramientas de autogobierno con las que contamos””.
Hitz horiek irakurtzean, berehala gogoratu zitzaidan, nola ez, Josune Aristondo anderearen ardurapean dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Hemerotekan 2012. urte honetako abuztuaren 7an gertatu zitzaidana. Sukarrietako ekitaldian, PNVko buruzagien artean baitzegoen, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Diputatua den Josune Aristondo anderea bera ere.
Euskara ikastaroak eskainiko ditu Ondarroako Udalak etorkinentzat. Eskolak AEKren euskaltegian emango dira urtarriletik aurrera eta ekainera bitartean, Aisaetorkinak euskara ikasten programa baliatuz.
Horri esker, etorkinek debalde jasoko dituzte euskara ikastarook. Astean bi egunetan lau orduko eskolak izango dituzte eta, guztira, 120 orduko iraupena izango du ikastaroak. Iaz talde bi sortu ziren eta espero da aurten ere harrera ona izatea eskaintza honek.
Ordutegia, ohi den bezala, taldekideen premiaren arabera zehaztuko da.
Izena eman daiteke urtarrilaren 4a arte, Ondarroako Udaleko Euskara sailean eta Gizarte Zerbitzuetan.
Telefonoz ere bai egin daiteke: 946833668 edo 946833671
TURRUNE epaiketan sarture eta KEMENen argazkixe atati lortu dau. Gaur Kemenen extradizinoiko erabakixe emon dau epalik eta, zoritxarrez, baine ez sorpresaz, extradizinoi baieztatu ein dau. On apela ein bir. Askatasun kondizionalai be ezezku emotza nahitxe pilo bat jenten referentzixak oso onak euki, euran artin beran jefine, esaten zelan beran beharra daukela lan tokixan eta beran zain dazela, kalea noiz urtengo zain, £15000 be eskaini diz beran askatasuneako baine epailik ezeban nahi ezer jakin eta barriro kartzela bixaldu dabe. Bera ondo ikusten zan.
Bigarren ponentzixi HEMEN, irakurri eta gero, edozer duda edo zalantza euki ezkero zapatun danon artin eztabaidatuko dou. Gainea zapatun umikin jun leike batzarrea, haurtzandegixe egongo da ta. Barriztasun gexa jungo gaz sartzen geldike-geldike.
KEMENek gaur euki behar zuen epaiketi baina ez da egin, «segurtasun arazoengatik».
Ondarrutarrak Westminsterreko (Londres, Ingalaterra) auzitegiko lehenengo salan eduki behar zuen gaur epaiketi, baina «segurtasun arazoengatik» ez da epaiketaik ospatu. «Epaiketi baino epailik irakurketi baino besterik ez zuen egin behar, baina segurtasun indarrek lehenengo sala hori ez zela segurua esan dute eta ondorioz bertan ezin ixan da epaiketaik egin», adierazi dute preso ondarrutarraren senidik.
Albiste agentzien arabera, epaiketi ezin izan da egin «arrazoi teknikuk tarteko». Beste aretoetan be ezin ixan da ezer egin, «aitzakixak ipini dituzte eta».
Senide batzuk bertan euazenez, epaiketi bideokonferentzixa bidez eitteko eskaera egin dotze. Eskaera hori ostera, atzea bota dabe.
KEMENek amaz berba egin dau
Abokatuaz berbetan euala, ama abokatuan alboan euan eta berba egin ahal ixan dau, «txiripaz», adierazi dabe senidik.
Gaurku bertan behera geatu eta gero, epaiketi bixar egingo da, KEMEN aurrean dala. Eta epailik epaia 14:00etan emango dau. «Senidik gaur Euskal Herrire itzuli diz. Baina bixar, ustez, lagunak egongo diz bertan».
http://ondarroa.hitza.info/2012/12/12/bihar-jakingo-da-kemen-urangaren-estradizioaren-epaia/
Bongo Botrako taldik “Revoltosa” disko barrixe aurkeztuko dau Euskal herrixan abenduaren 14 eta 15ean. Bilboko Kafe antzokxian eta Ondarruko Kafe Antzokxian joko dabe hurrenez hurren.
Azarun argitaratu dabe lan barrixe eta abendun taldik bira luze bat hasi dau. Eskeiniko daben kontzertuetan abesti barrixak eta “Todos los dias sale el sol” aurreko diskoko abestixak joko dabe. Energixaz betetako abestixak festa eta dantza girun bultzatzen dabenak.
Ostin, DJ elepunto ariko da musiki jartzen, festa goizalderarte luzatuko da.