ONDARROAko Alamedan Madrilen epaiketan gertatakun informaziñoi emon da. Bertan OLAITZei kargo danak kendutsezela ixan da albisteik pozgarrixena, bañe bestiai urte mordu eskatu dotzela baieztatu dotze, ondoren herrittik tzir manifestazioa egin da.
Month: uztaila 2012
Gaur be, ondarrutarrak Madrilen, epaituai babesa emoten
Gaur be ondarrutar asko jun diz (lagunak, familixakuk…) epaitutako herritxarrai babesa emotea Madrilearte. Goiz guztiko epaiketi eta gero, bueltan datoz Ondarrure. Iluntzin kontako dabe ze barri egon dan.
Gogoratu, iluntzin mobilizazinoik dazela: 20:00retan manifestazinoi alamedatik, eta gabaz burrunbari.
Uztailak 21 (zapatu). Ondarroako XXVII. igeri itsas-lasterketa
Aasteburu beteta dator ongun be, kirola, musiki, jaxak… ixe ezta faltako. Hasteko, hamen proposamen bat: Ondarruko 27. igeri lasterketi. Apunta nahi dabenak hamen dakarre aukeri: http://www.ondarruit.eu/
EUSKAL PILOTA – LA PELOTA VASCA
Hamen dakazue Euskal Kirolaxak einddako spota, Euskal presuk ta iheslaixak HERRIRAtzeko eskatzen. Noski, tartin ONDARRUTARRA ezin falta!
Uztailak 14 (zapatu). Senegaldarran jaixe
Zapatun Ondarruko senegaldarrakin euran jaxe ospatzeko aukera ona dakau danok. Aurten, betiko egitarauaz batea, kontzerto berezixe antolatu dabe. Drongenerds talde ondarrutarra eta Niominka Bi Senegaleko reggae talde ineteresanti.
Niominkak itsosoko gixonak diz wolof hizkuntzan, eta hau taldiau Senegaleko isletan sortutaku de.
ONDARRUko gaztik ez daz geldik egoteko
Uztailak 16 (astelehena). Batzarra: 2012ko bolei txapelketa antolatzeko
Ondarroako portuan beste isurketa bat. ISURKETARIK EZ!!
Astelehenean beste isurketa bat egon zen Ondarroako portuan. Uretara botatako gasoila hondartzara heldu zen, eta bandera gorria ipini behar izan zuten, jendeak bainurik ez hartzeko. Ondarrutarren osasunaren kontrako beste eraso gogor bat izan da hau, baita geure ibaiaren kontrakoa. Oraingoan ere inork ez du ordainduko?
Gainera, ez da aurtengo udan egon den lehen isurketa. Duela pare bat aste ere bandera horia ipini zuten hondartzan, beste isurketa bat ailegatu zelako hondarrera. Aurreko astean arrainak hilda agertu ziren ibaian. Eta herritar batek argazki bat bidali zigun, barku bat uretara bits zuria botatzen erakusten zuena…
Portuko egoera benetan larria da. Txalupek lasai-lasai produktu toxikoak botatzen dituzte uretara, eta ez dute sekula isunik ordaintzen. Portuko agintariek beste aldera begiratzen dute beti. Eta argi dago ez dutela ikusten, ez dutelako ikusi nahi, eta ez ezin dutelako ikusi.
Duela hiru-lau urte, kartel batzuk ipini genituen portuan, isurketen kontra. Hurrengo egunean, portuko zuzendariak salatu egin gintuen, kamarekin grabatu gintuelako kartelak ipini bitartean. Portuko kamerek kartelak ipintzen ari diren herritar batzuk grabatzeko ahalmena badute, zergatik ez dituzte sekula grabatzen isurketak egiten dituzten txalupak? Ala portuko zuzendaritzak grabatutakoa ezabatu egiten du? Egoera benetan da larria: portua zaindu behar duten arduradun politikoek isurketak gertatzeko aukera eskaintzen dute.
Duela aste batzuk herritarrei eskatu genien portuko isurketei argazkiak atera eta guri bidaltzeko. Jada jaso dugu argazki bat, eta salaketa ere sartu dugu. Bide horretartik jarraitu behar dugu ondarrutarrok: argazkiak atera eta salaketak sartu, isurketak egiten dituztenak identifikatu arte. Eta portuko arduradunen lotsagabekiera eta ardura falta salatzen ere jarraitu behar dugu, Ez dagoelako eskubiderik portuan gertatzen direnak gertatzeko.
ONDARRUTARRAK espainiko “epailin” aurrin
Guk ez gendun lortu argazki kameraik sartzi juzixun, bañe espainol egunkarixak ez ben oztopoik euki. Ongo asteko epaiketa egunak amatxuri ta gure herrikidik zutik jarraitzen dabe, argazkixan agertzen dizen modun. Aspaldiko lagunak elkar ikustik ta jende artin hainbat herrittar ikustik, arnasi barrizti latxeik da eurantzako. Datorren astelenin jarratxuko dau epaiketik, ta gero “espainiar justizixin” zain egoti baño ez da geratuko. ANIMO.
MADRILEN be herrittarran babesa euki dabe auzipetuk
Gaur goxin atatako argazkixe da goxan agertzen dana, gaurko sesiñoi hasi aurretik. Ia berri onak ekartzen dozkuzen.
Atzo atxilotuk euran detentzinoin jasotako trato txarran barri emoben. Oso sesinoi gogorra ixan zan, baine atxilotutako herritxarrak ondo eutsitzen. Gaur, 60 bat ertzainek euran bersinoi konta dabe. Tartin, kontraesanak pilo bat.
Arratsaldeko 15:00retako argazkixe: 5 orduko sesinoi eta gero, epaitun lagun eta familixakuk bueltan datoz Ondarrure. Datorren astelehenin barriro eingo dabe buelta Madridea, atxilotuai babesa emoteko. Animo!












