Kartel Ofizialak

MUTRIKUko jaxan Kartel ofiziala bixalduzku, ta gu berbakuk gazenetik, hamen argitaratzen dou

Ta batxe be, bixar HENDAXAN pila bat herrittar batuko dizen ekitaldiko kartela be bixalduzku

Ia  TURRUNEko Iparraldeko jarraitzailik argazki multzo ederra bixaltzen dozkun bertan argitarateko. Zain egongo ga.

Dina Bilbaon bixitxi ikertzeko beki

Ondarroako Udalak, Ondarroako kirolariak historian zehar deituriko ekimena abian jarri du, urteetan zehar egindako kirola goratzeko eta sustatzeko, bide berriak urratuz ekintzen bilduma jasoaz. Zentzu honetan, aurten, Kirol Batzordeak hala aukeratuta, Dina Bilbaok bere bizitzan zehar egindako ibilbidea jasoko duen ikerketa-bekarako deia egiten da. Ikerketa esparruari dagokionez, Dina Bilbaoren bizitza eta bereziki kirol arloan izan zuen ibilbide luzearen ingurukoak jorratu behar dira.

  • Eskabidea aurkezteko lekua: Interesatuek eskaria egiteko eskabide-orria, Kirol Sailean (Musika plaza, z/g) eskuratu behar dute eta epe barruan aurkeztu, behar den bezala beteta eta beka-oinarrietan zehazten diren gainontzeko agiriekin batera.
  • Eskabidea aurkezteko epea: Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 23etik  abuztuaren 3ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Informazinoi gexa: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20120718BekaOndarroakokirolariakhistorianzehar2012kobekaDinaBilbao.aspx

EAJk Ondarruko udalan aurrekontun kontra eskatutako neurri kautelarrak atzea botatxuez epaitegixetan

EAJk Ondarruko Udalan 2012ko aurrekontun kontrako salaketi sartute dauke. Ez hori bakarrik, epaixe emon bitxartin neurri kautelarrak eskatu zitxun. Hau da, udalak diroik ez eukitxi urte guztin. Beste era batea esanda: biharginai ezin ordainddu ahal ixati, batzorditako diroik ez egoti… herrixe paralizati. Hoixe ixan da PNVk oposizinoitxik aurten einddaben “aportazinoi” bakarra.

Baine epailik esan dotse ezetz. Medida kautelarrik ez dule hartzea.

Hainbeste legegizon dakarrez EAJn, eta halan da be epailik udalai emon errezoi!

Ia PNVko jeltzalik Bilbotik Ondarruko erruberan paluk sartzen ibili baik, Ondarrure etorri eta egunerokotasunin biharra eta benetako oposizinoi eraikitzaile bat etxen hasten dizen: batzarretan, auzutan…