LAGA BAKIN EUSKAL GAZTERIXI!

Gazti ixan eta geure nortasune burrukatzearren kriminalizata, torturata ta espetxeratute.

Betitxik eon ga oitxute ostixak hartzea, hoixe ixan dou eguneroko ogi burrukan gabizen herrixok. Estatu inposatzaile batei aurre etxeko hautu hartzezun momentutik, argi euki bir dalako estatu onek beran makinaxa guzti ibiliko dabela gure naxak gauzatu ez datxezen.

Halan da be, milaka gazte ga eunero eunero ezetz esatetzauenak mundu ikusteko euran eriai:

Ezetz esatetzau euran irakaskuntziai, ikasli biharreako makina bat balitxake lez trataten dabelako.

Ezetz esatetzau euran hizkuntza politikiai, euskeri desagertzea kondena nahi dabelako.

Etzetz euran ekonomixiai, bankun menpin hipotekata eta zeoze barrixe kontsumiutin ilusinoin barneratute nahi gatxuelako.

Ezetz euran aisialdixai, alienazinoik aspertu etxen gatxulako.

Ezetz euran genero paperai, mutilak near etxen dabelako eta neski ixati puta anorexiki ixati baino arutzaua dulako.

Ezetz euran botere interesan arabera inposatu nahi daben guztiai. Eta beste horretxen beste baiezko dakauz zeoze herritxarra, diferenti, barrixe, ezezagune, sortu nahi daben ahalegin guztintzako. Beti esan dou eta segi engou esaten, gaztik gazela herri honei etorkizun promesa bat landukotzen motor eraldatzaili. Ez ga gexa, ta ez gitxia bez. Eta baakiau horretako kapazak gazela. Horretxeatxik gabiz burrukan eta horretxeatxik segi eingou burrukan eraso guztin gainetik!

Beraz, geure konpromezu agertzen dou eta zeuri eskatzen dou, gazti ixan, antolatu ixan, eta estatu kapitalistin boteriai aurre etxearren jasoten douen errepresinoiai erantzuteko. Jakin datxile guaz ezingo dabela, herri bat gazela, gaztik gazela, eta geure ixati defendiuteko prest gazela.

Eneko Etxaburu gazti, 6 urteko kartzela zigorrea kondenata SEGIko kide ixatearren. Datorren astin kondena definitibu emotetze.

ADI MOBILIZAZIÑOIAI !

BAI UDALBILTZARI, BAI EUSKAL HERRIARI

 

UDALBILTZAren kontrako epaiketa iragarri dute jada,UZTAILAren 15erako.

Epaiketa honetan beste 21 lagunekin, LOREN ARKOTXA,Ondarroako alkate-ohia bera ere epaituko dute, 15 urterako espetxe zigorra eskatzen diotelarik.

Epaiketa hau salatzeko eta gure alkartasuna adierazteko hainbat ekimen eta mobilizazio izango ditugu Ondarroan ere BAI UDALBILTZAri, BAI EUSKAL HERRIAri kanpaina barruan.

Lerro hauen bidez, iragartzen dizkizuegu kanpainari hasiera emateko antolatu ditugun bi ekintza:

EKAINAK 12, ZAPATUA EGUERDIKO ORDU BATETAN, KONZENTRAZIO ISILA ALAMEDAN.

EKAINAK 15, MARTITZENA,ILUNTZEKO ZORTZIRETAN, HITZALDIA KOFRADIA ZAHARREAN.

HIZLARIA: MARTXELO OTAMENDI

GAIA: UDALBILTZAren KONTRAKO EPAIKETA

Ekintza bi hauetan parte hartzera dei egiten dizuegu.

Zinegotzi ohiek osatzen dugun Talde Sustatzailea

Ondarruko urak

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa:

Ur iturritik diru iturria

Udal Gestorak hartutako erabaki baten ostean Ondarroa, Ur Partzuegoko kidea da, ondorioz:

-Uraren faktura %500 igoko da baina beste iñolako azalpenik ez digute eman.

-Non dago sinatu den Hitzarmena?

-Zer da Partzuergoa?

-Non geratzen da orain arte Udalak izan duen urarekiko eskumena?

-Zergatik horrelako gardentasun falta herriarentzat hain garrantzitsua den gai baten inguruan?

 

 

Herriko ura denona da

Udal gestora usurpatzaileak hartutako erabaki baten ondorioz, Ondarroa, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko kide da 2010eko urtarrilaren 1etik. Galtzuarango araztegiaren bideragarritasuna ei da, gure herria Partzuergoan sartzeko arrazoia. Hau da, araztegiaren obra Diputazioak ordainduko du, Udalak ur baliabideen titulartasuna edo lagapena, uraren gaineko eskuduntza guztiak Partzuergoaren esku uztearen truke.

Ura gero eta estrategikoagoa den natur baliabide bat da. Beraz, Herrittarron Udalean erabaki hau bere dimentsio osoan aztertu beharra dagoela deritzogu. Araztegia beharrezkoa da, baina premia hori bermatzeak ez du zertan uraren gaineko kudeaketa osoa herritik kanpo dauden erakundeen esku utzi beharra suposatu.

Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez!

2004. urtean Ondarroako herritar talde batek, “apartheid” politiko egoera mantentzen den bitartean udal zergak ordaintzeari uko egiteko erabakia hartu zuen, “Eskubiderik ez, betebeharrik ere ez” desobedientzia kanpainari hasiera emanez . Neurri honekin “Herriarentzat” Plataformak lorturiko sei zinegotziek ordezkatzen zituzten 2410 herritarren eskubide politikoak urratu izana salatzen zuten.

Desobedientzia kanpaina hau ur eta estolderia zergak, eta autoaren zerga ez ordaintzera mugatu zen hasiera batean, baina badira desobedientzia kanpaina hau beste arlo batzuetara zabaltzen joan diren herritarrak: kiroldegia, obrak, herribusa… Are gehiago, M-27an Ondarroako EAEk gehiengo osoa lortu eta PNVk zein jokabide izan duen ikusita.