sortzaile
Zapato arratsaldin 2. SORTU batzarra ONDARRUN. Parte hartu!
Bigarren ponentzixi HEMEN, irakurri eta gero, edozer duda edo zalantza euki ezkero zapatun danon artin eztabaidatuko dou. Gainea zapatun umikin jun leike batzarrea, haurtzandegixe egongo da ta. Barriztasun gexa jungo gaz sartzen geldike-geldike.
Abenduan 15 zapatu, bigarren SORTU batzarra ONDARRUN
Sortzaile prozesu martxan da bixi-bixi eta horren erakusle, SORTUk kaleratu daben lehen batzarrei buruzko datuk:
- Oinarri Ideologikoen inguruko lehen batzarra 240 herrietan burutu da.
- 208 herrietako datuak bildu ditugu oraingoz, hauek lirateke:
- 5.044 lagunek hartu dute parte 208 batzar horietan. Guztira, falta diren herriak kontuan izanda, 5.500 lagun inguruko parte hartzea aurreikusten da lehen batzarretan.
- 3.265 gizonezkoak eta 1.779 emakumezkoak.
- Parte-hartzaileen %53,5a 35 urtetik beherakoa da, 2.700 Lagun hain zuzen.
- Parte-hartze handiko batzarrak izan dira, eta hainbat herrietan, bigarren saio bat burutu behar izan dute.
- Ekarpen asko bildu dira: 400 emendakin alternatibo inguru bildu dira eta 500 testu hobekuntza inguru jaso dira.
Datorren abenduaren 15ean, SORTUren eratze prozesuaren bigarren batzarretan parte hartuko duten lagunek landu eta eztabaidatuko dituzten eduki eta ideia nagusiak hementxe:
Lehenik eta behin, ezinbestekoa da SORTUren ildo politikoaren elementu nagusiak zehaztea, SORTUk haietan oinarrituta jarraituko baitu hasitako bidetik eta beraiek izango baitira proiektu independentista, sozialista, feminista eta euskaldunean jasotako helburuak erdiesteko bidean gure borroka politikoaren egokitasuna ziurtatzeko bermea eta euskarria.
Horrela bada, honakoak lirateke elementu nagusi horiek:
- Estrategia politikoa
- Taktika politikoa
- Konfrontazio Demokratikoaren fasea
- Gatazkaren Konponbidea
- Nazio eta Jendarte Eraikuntza
ONDARRUn hasi ga SORTU sortzen
Bixar zapatu 24 SORTUn sorrerako lehengoko batzarra, ONDARRUN
SORTUn laneako prest
Hasi de martxan SORTUn eratze prozesu. SORTU Ezker Abertzalin erreferente politiku ixan bihir de; eta Euskal Herri askin alde lanin eta burrukan dabizen sozialista eta independentiston adierazpen politiko barrixe ixango da. Hori dala ta, beronen oinarri ideologikuk, ildo politikuk eta antolaketa eredu definiuteko ponentzixi landuko dou herriz-herri, baitte Ondarrun be.
Horretarako ponentzixi bera azaltzen dan kuadernilluk banatuko diz eta eztabaidak emoteko herri batzarrak antolatuko douz. Hortaz, adi datozen hilabetitan eingo dizen deialdixai.
Ixan zeu be Sortzaile eta parte hartu! http://sortu.net/ie.htm










