Hauteskundik urreatzen duz…

… eta kanpainako bigarren asti intensu ixango da Ondarrun. Irratsaiuk entzuteko aukeri egongo da, eta eguenin mitine Alamedan. Turrunin be preparaten gabiz haustekunde gabaz datuk zuzenin emoteko, aurreko hauteskunditan ein ixan douen modun.

Egun gitxi falta diz, eta azkanengoko ahalegine ein bir dou geure mezu ahalik eta gexen zabaltzeko: burujabetasune bir dou beste eredu politiko, ekonomiko eta sozial bat martxan ipintxeko. Alternatibi geure eskutan da! Bozkatu EHbildu!

Urriak 9 (martitzena): Turrune berbetan, Radixun

Gogoratu: bixar turrune irratsaxu hasiko da, 12etatik 13era, Radixu irratian. Datorren hauteskundin ingurun eingo dabe berba EHbilduko zerrendetan dun jente ezagunaz. Nahibazue, bixaldu zeuen galderak honaxe: otzara@hotmail.com

Hauxe ixango da irratsaio berezixan egitarau:
Martitzena: Oscar Matute
Baixakun: Pello Urizar
Urriak 16: Laura Mintegi
Urriak 19: Maribi Ugarteburu

Eta gogoratu Radixu Irratia internetetik be entzun ahal dozuela: www.radixu.info

111 ONDARRUTARREK dagoeneko bozkatu dabe korreoz. LAURA lehendakari!

Daneako 111 lagun pasa diz  ONDARRUKO Txokutik postaz bozkatzeko. Korreoz botu emongo dabenan inoizko kopururik handixena da. Egixe da, sasoi honetan pila bat herrittar, gehixen bat edadekuk, oporreta juten dizela, gehixen bat Levante aldea. Datu bat emongo dou, adibidez BENIDORMen 27 herrittarrek bozkatuko dabe (laster martxa honetan TXOKU zabaldu biko dou bertan), bañe beste talde batek Kanariar irletan be bozkatuko dau. Gero Bartzelonan, Granadan, … Esandaku, gure boto guztik beharrezkuk diz, ta ondiokan bada astixe, egun horretan ez bazaz herrixan bozkatu ahal ixateko, urrixak 11 da azkanengo egune korreoz botu emoteko. Ez laga atzanengoko eguneako. Edozelako dudaik badakazu be, agertu TXOKUTIK aste barrun arratsaldeko 6retatik 8reta bittartin ta bertan ahaleginduko diz esku bat botaten.