Asteburun EH Bildu inkestak banatzen egon da kalin, lau urtin udalak ingurumen arlun inddako biharrak balora eta etorkizuneako ideak jasoteko. Inkesti hamen dakazue. Nahi bazue inprimiu, bete, eta bota herrixan ipinitxe dazen Bildun buzoitxan: Ingurumen inkesta
harigara
Martxoak 7 (zapatu) udal politika feministai buruzko batzarra
Hauteskunditako kirol programi etxen gabiz. Esku bat bota nahi?

EH BILDUn Kiroleko hauteskunde programi etxen parte hartu nahi bazu, honetxek aukerak dakazuz:
Kiroldegiko atarixan jarri dan mahai baten dakazuz inkestak, hartu, bete, eta bertako kutxan laga.
Nahibazue hamendixeik be ahal dozue inprimiu etxin:
Beste aukeri, herrixan dazen EH bildun buzoitxan sartu zeinkez.
ANIMA ETA PARTE HARTU!!
ESKERRIK ASKO ALDEZ AURRETIK!!
Hasi diz herritxarrak hauteskunditako programi etxen
Zapatun hasi zin herritxarrak hurrengo lau urtitako programi idazten. Euskeriai eta garapenai buruz berba ein ben.
Datorren domekan ongizatiai eta politika sozialai buruzko inkestak beteteko aukeri egongo da, kalitan ipinitxako mahaxetan.
Gogoratu kalitan buzoik ipinitxe dazela proposamenak jasoteko.
Emon zeure iritzixe: zer ein bir de Ondarrun hurrengo lau urtitan?
Zer bir dau Ondarruk?
Hurrengo lau urtitan zer bir dau Ondarruk?
Hauteskundik datozela eta, hoixe galderi etxen dosku EH Bilduk. Hauteskunditako programi herritxarrakin batea nahi dau ein, eta horretako hauxe ixango da egutegixe:
– Martxun 8rarte proposamenak jasoko diz batzarretan, mintegixetan, buzoitxan eta inkestakin.
– Martxun 14an herritxarrakin batzarra eingo da, jasotako proposamenetatik prioridadik aukeratzeko.
– Apirilin hauteskunditako programi eta zerrendi onartzeko batzarra eingo da.
Parte hartu eta emon zeure iritzixe!
Ondarru, danon artin!
Azkanengoko egunak, alkate eta zinegotzixak proposatzeko
Udalan 4 urteko biharra baloraten
Gaur EH Bilduk antolatu dau udalan 4 urtik balorateko ekitaldixe.
On dala 4 urte “herrixe udaletxea” esan gendun, eta on einddako biharra balorateko momentu de.
4 urtin gauza asko einddiz: batzordik eta auzo batzarrak martxan ipini, etxelila zabaldu, Iturribarri eta Iperkali konpondu, Zaldupen bedar artifiziala ipini, subkontratazinoi prekaixuk eten eta kalidadezko lanposto publikuk sortu, zergak ordaintzeko dirulaguntzak pobretute dazen familixantzako, prezixo publiko justuauak eta progresibuauak, UEMAn sartu, konposta, sorkuntza guni Guzur Etxin, Alfa zabaldu…
Bai, gauza asko einddiz, eta hurrengo urtitan gauza gexa einbir douz, Ondarru iraixe, solidaxu, euskaldune eta alaixe lortzeko. Baine horretako herritxarran inplikazinoi derrigorrezku de. Ondarru, danon artin!














