Zer gertatzen ari da Txomin Agirre 28n?
Felix Aranbarri
Herriko ura denona da
Udal gestora usurpatzaileak hartutako erabaki baten ondorioz, Ondarroa, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoko kide da 2010eko urtarrilaren 1etik. Galtzuarango araztegiaren bideragarritasuna ei da, gure herria Partzuergoan sartzeko arrazoia. Hau da, araztegiaren obra Diputazioak ordainduko du, Udalak ur baliabideen titulartasuna edo lagapena, uraren gaineko eskuduntza guztiak Partzuergoaren esku uztearen truke.
Ura gero eta estrategikoagoa den natur baliabide bat da. Beraz, Herrittarron Udalean erabaki hau bere dimentsio osoan aztertu beharra dagoela deritzogu. Araztegia beharrezkoa da, baina premia hori bermatzeak ez du zertan uraren gaineko kudeaketa osoa herritik kanpo dauden erakundeen esku utzi beharra suposatu.


