Ondarrutar preso eta iheslaixan lagunak, urtero lez, ekintza bi antolatutxuez, bata Olentzeron kalejiri gabon egunin iluntzeko 19:00etan Zubi Barritxik Alameda (bai, aurten rekorrido aldaketi) dantzaixakin, antortxakin, kantu-kantari… Eta Gabon Zahar eguerdire aldatu re falta dizen lagunakatxik brindise: 13:30xetan ixango ra Alamedan (Itsasaurreko Udalan kontzentrin ostin)… Brindiseko lehenengoko tragu geure konture… beste guztik… (beste guztik Kakatzanekuai ostukotsauz, bertan eukiko dabe mahaixe ipiñitxe-ta :))) Ondo igaro gabonak, urte barri on danoi eta, ia datorren urtin, honeik ekintza guztiok antolatzeko premiñaik ez tan! Matxe-matxe!
agenda
Abendun 15etik 20re, bigarren eskuko bixika eta liburo azoki
Hitzaldixak ETXELILAn matxismun ingurun
“Askatu loturetatik” Ondarruko ERNAIn kanpañi
Abenduak 18 (eguena) erabakitxeko eskubidiai buruzko mahainguru Beikozinan
Abenduak 14 (domeki) bihurtu zeu be sarekide Alde Zaharrin
Datorren domekan, goxeko 11etatik aurrea Alde Zaharrea urreatzen bazaze, sarekide bihurtzeko aukeri eukikozue.
Abenduak 13 (zapatu) elkartasun zozketi
Bixar zapatu 13, kalekutzin 10:00etatik eguerdiko ordu bixeta, BILDOTSE ipiñiko dabe zozketan. Euro baten truke, lau zenbaki, Txollu! 14:30ak aldea eingo dabe zozketi bertan. Eta domekan, 14an, (Egia-Iriondon atxikixiaz) postalakin ipiñiko dabe mahaixe Zubi Zaharreko ingurun presuai idazteko gabonetan. Bai, señak be bertan emongo dotxuez. Postalakin batea, bestelako mateixala be ipiñiko dabe saltzen (kamisetak outletin, osea modu onin, batez be)









