Martxoak 30 (domeki) ARBIDEKO III. BLOKE TXAPELKETA HERRIKOIA!

Martxoan 30 (domeki) jokatuko da Iñaki Deunan dan Arbideko rokodromun ARBIDEKO III. Bloke txapelketa Herrikoia!, Goxeko 9:00 tan (ate irekieri 8:30). 60 parte hartzaile gexenez, Ez eon zain atzan momenturate, Ixen emoti online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi transferentzixa bidez eingora, 15euro (bazkidik 10 euro). Ixena emoteko azkan egune MARTXOAK 26. (Martxoak 19 baino berandua apunta ezkeo kamisetaik eztozu eukiko).

– Gitxieneko adina -> 2010in jaxotakuk.

Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin.

Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin.

– Ordainketi tranferentzixa bidez engora. 15€ (bazkidik 10€ )

– Ixena emoteko azkan egune MARTXOAK 26. (Martxoak 19 baino berandua apunta ezkeo kamisetaik eztuzu eukiko).

Maila desberdinetako blokik, parte hartzailintzat kamisetak, premixuk, zozketi eta giro ona

Martxoak 22 (zapatu) HARRO ADI hitzaldi-kantaldixe Ondarrun !

Martxoak 22rako (datorren zapatu) egun guztiko egun pasa antolatu dabe hainbat lagunek ta HARRO ADI! ixena ipinitze ekimenai. Euskal gatazkin inguruko soinu-bandi entzuteko aukeri eukikou hitzaldi eta kantaldi bidez. Eguerdiko ordu batetan emongotze hasieri egunai ta ANE LABAKA MAYOZ eta XABAT GALLETEBEITIA ABAROAn bertsuk entzungouz bertan. Jan edanik ezta faltako, Ojaela biztu eta atun erri dastateko momentu allako da gero, konpañi onin. Ostin, arratsaldeko 5:30xetan Hitzaldi-kantaldixe: “BENTA HAUNDItik BOLUETA” LANDER GARCIAn ahotsetik (Memoriaktibistiaz). Hortik aurrea, aldabenak aldabena.

*Nun eingo dan? MAIA eta JUANITOn etxe azpixan,erreka ondun, (ZAMORA tabernin azpixan).

Martxoak 25 (martitzena) NEANDERTALAK EUSKAL HERRIAN! Hitzaldixe Kofrai Zaharrin!

Martxoak 25eako (martitzena) arratsaldeko 6:30xetan, antolatu dabe hitzaldixe Zientziaren giltzak elkartekuk. Hitzaldixan ixenburu: NEANDERTALAK EUSKAL HERRIAN! Aurkikuntza eta Ikerkuntza teknika berriak. Hizlari lez, ASIER GOMEZ OLIVENCIA (Paleontologu) etorriko da. Nundik gatozen, zelakuk giñan, nun bixi giñan….erantzunik bada? Argitxasunik entzun nahi? Hurreatu entzutea.

Martxoak 30(domeki)  TU-K eta JOSEBA IRAZOKIn kontzertuk Portuko Ranpan!

Portuko Ranpan etxen dizen SAREARTIN KONTZIERTUK! ekimenan barrun, datorren Martxoak 30in (domeki) eguerdiko 12:30xetan TU-K eta JOSEBA IRAZOKI taldik eukikou. Ez gaz ohitxute domeka eguerdi baten musika emanaldixak entzutea bañe gauza guztik eukitxen dabe hasieri. Sarrerak aurretixaz eskuratu leikez, KURIKE dendan eta ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin edo egun berin 10 euron trukin takillan.