Maiatzak 30 (baixaku) MUTRIKU GAUA! Portuko Ranpan!

Mutrikuarrak jaun da jabe eingo diz Maxatzan 30in (baixaku) Portuko Ranpan Sareartin kontzertutan barrun. Gabeko 10etan hasi eta luze jungo dan gabaz talde honek hartuko dabe parte: SAIA GOAIT+ OBEGO+ WENDI+ ASA. Sarrerak salgai daz dagoeneko KURIKE dendan eta ANAITASUNA tabernan 8 euron trukin edo egun berin takillan 10 eurotan. Amillu, txerkei, aura….gozatu aldameneko soñukin!

Maiatzak 17 (zapatu) PUZZLEA OSATU ARTE! ekitaldixe Alamedan.

Datorren urtin ETAk bere jardueri amaitu bala 15 urte beteko diz, ta ondioik, hainbat salbuespen lege medio. etxerako bidi oztopatzen dotze euskal presuai. Hori salatzeko PUZZLEA OSATU ARTE! ekimena antolatu dau SARE antolakundik.

Ekimen honen helburu nausixe hau de: Kartzeletan PRESO jarraitzen dabenak, zigorrak beteti erregimen IRAIXIN, zigorran azkan urtik ETXIN beteteko beharraz.

Ondarrun, Maiatzak 17 (zapatu) arratsaldeko 4:15 ekitaldixe eongo da Alamedan ekimen horrei babesa erakusteko, herriko SAREk antolatute.

ASIER eta IBON ETXEA!

Apirilak 27 (domeki) 2025eko BOGA mendi martxi!

BOGA mendi martxi, Ondarruko Zubi Zahar herri Ikastolik (Aurrera Mendi Taldin laguntziaz) antolatutako mendi irteeri de. Berau, Apirilaren 27xan ixango da eta hiru ibilbide desberdin eukikotxu adin zein forma fisiko desberdinak dauken jendik parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin dauke bañe garrantzitsuenak bi direla esango geunke. Lelengoku, hurbiltzen diren mendigoizale guztik Ondarruko inguruko paisaiak eta toki berezixak ikusti eta ezagutzi mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzi eta haur zein nerabeei mendixak dauken ezaugarri positibuk erakusti.

Amaitzeko, gonbidapena zabaldu nahi dotzuau egun pasa egin nahi dozuen familixa guztiai eta mendixan denbora bat igaro nahi duen danai.