
Abenduak 5 (domeki) ANARI Beikozinin!


Ez da ohiku Turrunin herritxik kanpoko albisteik sartzi bañe ikusirik herrittar pillu juten dala urtero etxen dan bertso jaialdi honeta, egokixe eritxi gazku propaganda bixkat etxi aldaketak ikusi douzelako aurtengo emanaldixan ingurun. Aurten estreiñakoz (guk dakiauela behintzat) aurretik ipinikotxue saltzen sarrerak: TATE gozotegixan eta ATEUN harategixan 10 euron trukin. Primerako bertsolaxak entzuteko aukeri eukikou aurten be, MAIALEN, ANDONI, NEREA, OIHANA, AMETS eta UNAI. Antolatzalle lez, AMAIUR elkarti.

Kalea urten birdou gure eskubidin defentsan, biharra, pentsiñoik eta bizi baldintzak duiñan alde. Euskal Herriko hainbat tokitan latxeik abenduan 1 in geu be kalin eongo gaz, gure hitzordu Alamedan arratsaldeko 7 retan. Etorri zeu be!

Arrigorriko hondartzan jokatuko da domekan VII. Bodyboard txapelketi goxeko 9 etatik eguerdiko ordu bixeta. Txapelketin lehen egunin 1 eta 2. txandak jokatuko diz hain zuzen eta antolatzallin esanetan musiki eta jana ez diz faltako gañea ikuslintzako aterpi be eongo eide. Hurreatu berta!

Beste urte bat eta mezu berberaz kalea urtengou, EMAKUMINGANAKO INDARKEIXIN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNE! Gaur illuntzin arratsaldeko 7 retan Alamedan batuko gaz NAHIKURE! esateko. Gu han eongo gaz eta zu?

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuk deitxute, greba egune antolatu dabe azaroan 30 eako Bizkaiko Arrain kontserbetako lantegixetan. Sektoreko negoziaziñoi mahaxan aurrerapasoik ez dala emon salatzeko ta euran lan hitzarmenai entzungor eitzelata ez dabe beste bideik ikusten greba juti baño. Hori dala ta motorrak berotzen ipinitxue greba egun zabal bat lortzeko.
KONTSERBA konbenixo duin bat eskatzeko, herrixan eingo dizen mobilizaziñoin deialdixak:
Azaroak 27 (zapatu): Eguerdiko 12:30 konzentraziñoi Ortiz enpresa aurrin.
Azaroak 30 (martitzena): GREBA EGUNE! eta goxeko 11:00 tankonzentraziñoi Ortiz enpresa aurrin.






Umintzako pelikuli eukikou ongo domekan kofrai zaharrin arratsaldeko 5 etan euro biren trukin. OLTXIAK ixenburu dauke pelikulik 2021. urtin eindaku Alemanin ta 81 minutuko iraupena eukiko dau. Herriko txikaxai zuzendute da eta euskeraz da gañea, hurreatu!

Zapatun Bilboko kalik beteko douz ezker independentistok, Aske eta bardinon Euskal Herrixe #LortuArte! ZUNBELTZ be han eongo da, eta zu? Autobusin juteko emon ixenak lelengotik ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan! Han ikusiko gaz!

Honetxek diz aurtengo SANTA ZEZILI egune ospatzeko herrixan eingo dizen ekimenak. Gozatu!

Azaroan 20 xan zapatu, 18.00etan Kofrai Zaharrin Andrabanda Feministin dokumentala aurkeztea duz, bertan jaso dabe 10 urteko ibilbidi. Hurreatu ikustea!
