Abuztuak 14 (zapatu) ASKATASUNA! manifestaziñoi herrixan

Urtero eindouen lez aurten be kalea urtengou herrixan falta dizen guztik gure artin egon bihir dizela aldarrikatzeko. Jairik ezta bañe Abuztuak 14 e sagrau de gutzako, AMNISTI egune ixan, ELKARTSAUN egune deitxu… beti ospatudou egun hau, bazkai eder bat janaz edo Kafeko atzin txoznan ein ixan douen ekitaldixakin. Aurten eguerdiko ordu batetan Alde Zaharretik urtengo daben manifestaziñoire zabaldu dabe deixe, gu be han eongo gaz! EUSKAL PRESO IHESLAI ETA DEPORTATUAK ETXERA!

Uztailak 24 (zapatu) Auzolana ZALDUPEn, bazatoz?

Ongoxe zapatun (U-24), goxeko 09:30etik aurrea auzolana egingo dou Zaldupen, ahal douen heinin aurrerazale guztion etxi dana hobetzeko eta txukuntzeko: margotu, bedarrak moztu, garbiketi… dana danon artin. Laguntzeko prest bazaz, ez ixan zalantzaik eta etorri laguntzea. Batzuk ordubete eta bestik goiz osu. Bakotxak ahal dabena. Ein daigun danok batea Aurrera! Aupa AURRERA tra ka tra!

Uztailak 24 (zapatu) ELKARTASUN BERTSO emanaldixe herriko frontoin

Punta puntako bertsolaxak eukikou herrixan herriko frontoin Uztailak 24 an, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza, Sustrai Kolina, Ion Maia eta Unai Iturriaga ta gai jartzalle lez Bertsutan Ondarruko Bertso Eskolako kidik ibiliko diz.10 euron trukin, 400 sarrera ipinitxuez saltzen, Ondarrun, Kulixkan, Anaitasunan eta turismo bulegun; Berritxun, frontoin; Lekatxon, Galarrenan; Markina-Xemeinen, Amaiurren; eta Mutrikun, Zubixan eta Txalapartan.

Antolatzallik Ondarruko ETXERAT eta SARE taldik diz eta ekimenan helburu, Dispertsiñoik darun kostu ekonomikuai aurre etxi de.

*Covid 19 dala ta osasun arauk zorrotz erungo diz, bai sarreran bai irteeran bolondresan aholkuai jamon ein.