Abenduak 31 (zapatu) GURE ESKUn ekimena Alamedan!

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!

Abenduak 15 (eguena) HABLEMOS CLARO liburun aurkezpena eta solasaldixe Etxelilan!

Hizlarixe: Teresa Maldonado Baraona, FeministAldeko kidi eta Filosofia irakasli

Egutegixe: Abenduak 15 (eguena) Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelilan 

Feminismun etxen dan hizkuntzin eta erretorikin erabileriai buruzko hausnarketak

jaso dotxu Tere Maldonadok “Hablemos Claro” liburun. Gaur egun hizkera feministin berbak

ugaritzea, hasiberrientzako ulertezinak dizen berbak eta esamoldik erabiltxi, kezkagarrixe

eta kaltegarrixe dala diño eta funtsezkuai erantzuten dotzen eztabaidak ixateko beharra

planteatzen dau.

*2022ko Euskadi Literatur Sarixan irabazli, gaztelaniazko saiakeran. 

Abenduak 10 (zapatu) PORTUKO RANPIn XV. urteurrenan ospakizune!

2007-2022, 15 urteko bixitxi dauke PORTUKO RANPIk eta hori ospatu beharra da. Abendun 10 (zapatu) hasi eguerdixan eta gabeko kontzertukin emongotze itxuri egunai. Ume eta gaztintzako Skate libri eta papeu egunez eta SHIBARI, UGER eta TOOTH taldin doiñuk entzungo diz gabaz. Sarrerak betiko lez NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburo dendan eongo diz salgai 5 euron trukin. Hurreatu zeu be!