Hamen dakau beste behin herriko balleteko dantzaxan agerpena DANTZARTE elkartin eskutik. Eguerdiko 12 xetan hasi eta 1:30 xak bittartin ikusikouz hondartzako zubi parin, gero Alamedan eskeiniko dabe amaieri. Hurreatu gure artistak ikustea!
Apirilak 22 xan goxeko 10 etatik aurrea batuko gaz Kofrai Zaharrin lan saio iraixin. Zertaz berba eingodouen? ʜᴇʀʀɪᴋᴏ ᴇᴛᴀ ʜᴇʀʀɪᴛᴛᴀʀʀᴏɴ ʙᴇʜᴀʀʀɪᴢᴀɴᴀᴢ ɢᴀɪɴ, ᴢᴇɪɴᴛᴢᴜᴋ ɪxᴀɴ ʙɪʜɪʀ ᴅɪᴢ ʟᴇʜᴇɴᴛᴀꜱᴜɴᴀᴋ GURE HERRIXAN? Edonork hartu leike parte saiun, danon ideiak diz kontutan eukitxekuk.
ALKATEIK ONENA, HERRIXE! esaten gendun eta esaten jarraitzen dou on be!
ZUBI-ZAHAR herri ikastolik hara juteko autobuse antolatuko dau, 10€ (helduk) edo 5€-ren (haurrak) truke. Iparraldeko ikaslin hizkuntz eskubidik babestu beharra dakauelako, danok bat einbirdou!
MAITE DUGUN HERRIA lelopin ospatuko da aurten ABERRI EGUNE Iruñan. Opor usañin ibiliko gaz gexenok handik eta hamendik, bañe Iruñan batuko gaz domekan aberrixan egun handixin. Herritxik autobuse ata da berta juteko eta ixenak ANAITASUNA tabernan emon birdiz 10 euron trukin, autobuse goxeko 9:30 tan urtengo dau Zaldupe aurretik.
IREBER mendixe (1.208 mt) aukeratu dabe ongun AURRERA MENDI TALDEkuk mendi buelti etxeko. Nafarroako lekoik politxenetako bat ikusteko aukeri dakazue ibilbide honetan (ikusi azpikoko bideue). Animaten bazaze, emon ixenak ANAITASUNA tabernan (epi,hillan 16 arte).
IBILALDIXE hurreatzen dator eta motorrak berotzen duz, hori dala ta Martxoak 16 an (eguena) arratsaldeko 5:30 tan Zubi-Zahar herri ikastolan batzar bat antolatu dabe orain arteko eindako lanak danokin partekatzeko. Hurreatu zeu be! Badator ibilaldiXE!