Ekainak 21 (eguaztena) solasaldixe Kofrai Zaharrin, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAn etxeratzin prozesun ingurun!

Datorren eguaztenin (Ekainak 21) solasaldixe eukikou Kofrai Zaharreko 2. solairun arratsaldeko 6:30 tan, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAN etxeratzin ingurun. TXEMA MATANZAS GOROSTIZAGA abogauk eta BEGO ATXA AZURMENDI Sare herritarreko kidik emongozku PRESUn gaur egungo egoerin barri. Hamendik aurreako bidi zelan ixango dan jakinmiΓ±e badakazu, agertu hitzaldire.

Ekainak 12 (astelehena) hitzaldixe Kofrai Zaharrin, BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!

Zientziaren giltzak elkartin ekaineko hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin kofrai Zaharrin arratsaldeko 6:30 tan. Gaxe osasunan ingurun ixango da eta ixenburu hau ipinitze BIHOTZEKO ERRITMOAREKIN DANTZAN!. Hizlari lez, LARRAITZ GAZTAΓ‘AGA ARANTZAMENDI kardiologu ixango da. Gauza interesgarrixak kontakotxule ez dakau dudaik, hurreatu entzutea.

AMAIA AULESTIA eta JABIER R. “URRUTXE” abeslaxai, omenaldi kontzertu ekainak 10 in!

Ondarru beti ixan da abeslai onan sorleku eta AMAIA eta URRUTXE diz adibideik argixena. Ata daben kartelak esaten daben latxeik: Euskal kulturgintzan sutsuki aritutako bi abeskariren ibilbidea, ekarpena eta ekina omenduz, esker ona emoteko omenaldi kontzertu antolatu dabe Andra Mari elixan ekainak 10 eako (zapatu) arratsaldeko 7 retatik aurrea, KANTUZ ARI…BIZI KANTARI lelopin. Kantaize abesbatza, Unanue kamara korala, Kresala kultur elkarti, bakarlariak orkestra ixango diz parte hartuko daben taldik. Hurreatu zeu be babesa emotea entzule lez, gu han eongo gaz!

Ekainak 7 (eguaztena), Eztabaida Feministi Etxelilan, LODITASUNA FEMINISMO INTERSEKZIONALETIK!

Miren Jone Lizarzaburu GarcΓ­an eskutik lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tallerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten doskun aztertzen zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontun eukitxe.

Gogoratu, ekainak 7 arratsaldeko 6:30 tatik 8:30 xeta, Etxelilan.

*Ez da beharrezku lehenengo saiure etorri ixana bigarren honetan parte hartzeko.