Abenduak 3 (domeki) DANBORRADI Euskerin alde!

Euskera eguneko danborradi antolatu dabe Zaldupe eskola publikuk eta Hondar Ahua guraso elkartik Abenduak 3 rako (domeki) eguerdiko 13:00etan ta ibilbidi Zaldupetik Itsasaurrea ixango da. Bertan parte hartu ahal ixateko emon ixenak udal euskara zerbitzun, Turismo Bulegun eta Zaldupeko web orriko guraso elkartin atalin, gogoratu ixenak emoteko azken egune azaroak 21 a ixango dala . Danbor hotsak euskerin alde, etorri zeu be!

Urriak 29 (domeki) II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia!

Urrixan 29 xan ospatuko da II. ARBIDEKO bloke txapelketa herrikoia Arbideko rokodromun (Iñaki deuna 40 xan). Goxeko 9:00tan hasiko da (Ate irekieri 8:00), Finalak: 16:00tan ixango diz.

Parte hartzallik bete beharreko baldintzak:

60 parte hartzaile gexenez. Ez eon zain atzan momenturate eta apunta! Parte hartzi 13 urtetik aurrea. Izen ematea online: arbide.eus webgunetik edo QR kode bidez zuzenin. Ordainketi tranferentzixa bidez engora. 15€ (bazkidik 10€ ) Ixena emoteko azkanengoko egune Urriak 17 eguerdiko ordu bixak arte.

Maila desberdinetako bloke asko, parte hartzaile guztixantzak kamisetak, premixuk, otzara baten zozketi eta giro ezin hobi!

Urriak 4 (eguaztena) konzentraziñoi Zubi-Zahar ikastolan, Bizkaiko ostalaritza Greban!

Bizkaiko ostalaritzi mobilizaziñoikin hasi de ( jangeletako bihargiñak, ospitaletako sukalde eta kafetegixetako langillik, 3. adiñeko egoitzako langillik..), lan eta soldata duiñak eskatzeko eta Urrixan 4an 11an eta 12rako Greba deialdixe ein dabe. Hori dala ta, Urrixan 4 an (eguaztena) konzentraziñoi bat eingo dabe herrixan Zubi-Zahar herri ikastolin atarixan eguerdiko 12:30tan. Biharra etxen dabenak, kondiziñoi duiñak eukibitxuelako, jo ta ke eskubidik lortu arte!